- Sakonean: Uholdeen unibertsoa, uraren museoan. Ur-goraldiak eta uholdeak EAEn izeneko erakusketa zabaldu berri du Sobrongo Uraren Museoak; ibaien dinamikak berezkoa duen fenomeno natural bati buruz kontzientziatzeko asmoa dute. Bisita gidatuetan, uholdeak zergatik eta nola sortzen diren, eta kalteak arintzeko formulak ezagutzeko aukera dago. Estitxu Ugarteren erreportajea.
- Elkarrizketa: Marian Garcia Fidalgo, fisikaria eta Bioaraba institutuko zuzendari zientifikoa. Unibertsoan diren oinarrizko lau indarretako baten emaitza baliatzen du aurtengo San Prudentzioko pregoilariak jendea sendatzeko: erradiazioa. Horri esker, gaitzak atzeman eta sendatu daitezke, baina ezinbestekoa da botere hori tentuz erabiltzea. Modu berean, adituak argi du berrikuntza egiteko gaitasuna teknologia bezain garrantzitsua izan daitekeela: "Teknologiari esker, dosiak oso zehatzak dira erradioterapian". Juanma Gallegoren elkarrizketa.
- Gaurkotasuna:
- San Prudentzio. Lozorrotik atera dituzte atabalak: Itxaronaldi luzearen ostean, San Prudentzio jaiek kaleak berreskuratuko dituzte; hilaren 22an hasiko dira lurraldeko jaiak pregoiarekin batera, eta maiatzaren 1era bitartean 80 jarduera baino gehiago izango dira.
- Ekonomia. Grebara doa metalgintza: Arabako patronalari egotzi diote negoziatzeko borondate "eskasa" izatea, eta abenduaren amaieran adostutako aldarrikapenei eutsi diete sindikatuek. Maiatzaren 18an, 24an eta 26an izango dira lanuzteak.
- San Prudentzio. Lozorrotik atera dituzte atabalak: Itxaronaldi luzearen ostean, San Prudentzio jaiek kaleak berreskuratuko dituzte; hilaren 22an hasiko dira lurraldeko jaiak pregoiarekin batera, eta maiatzaren 1era bitartean 80 jarduera baino gehiago izango dira.
- Hamaika Saltsa
- Auzokide hegalarien errolda: Enara azpizurien habiak non dauden jakiteko, herritar zientziako programa bat abiatu dute Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Aranzadik. Sare sozialen bitartez eman daiteke habia horien berri.
- Punk-rock unibertsoan eragiten: Maiatzaren 2tik aurrera, Ivan Muñiz zuzendariaren Una orquesta armada dokumentalarekin hasita, Orbain kultur elkarteak musikarekin eta gai sozialekin lotutako ikus-entzunezko lanak eskainiko ditu.
- Zinema: Introduction, Zinea.eus atariko Txomin Lasa Manterolaren kolaborazioa.
- Auzokide hegalarien errolda: Enara azpizurien habiak non dauden jakiteko, herritar zientziako programa bat abiatu dute Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Aranzadik. Sare sozialen bitartez eman daiteke habia horien berri.
- Gure bazterrak: Zadorran, bi zubi eta lau errota. Tresponde eta Langraiz Oka lotzen dituen ibilbideari esker, ibaiaren ustiapenarekin lotutako aztarna eta historia ugari aurkitu daitezke; halaber, bi zubi enblematikoak ezagutzeko aukera ezin hobea dago.
- Beste edukiak:
- Iritzia: Gure Lopez de Arbina, Oreka
- Sarean: #AberriEguna
- Iruditan: Iberiar penintsulan izandako lehen izurriaren froga, El Sotillo trikuharrian
- Irakurlearen Txokoa: zozketak
- Euskararen Agenda: apirilaren 22tik 28ra