- Sakonean: Erresistentzia kontakizunak, liburu artetik. Tarte txikian hiru liburu denda galduko ditu Gasteizek; hilabete amaieran esango du agur Ayala denda historikoak, udan jaitsiko du pertsiana Ariznabarreko Gurutzek, eta laster Judimendiko Albenizek. Belaunaldi berrien errelebo falta eta negozioak aurrera ateratzeko gero eta zailtasun handiagoak aipatu dituzte. Anakoz Amenabarren erreportajea.
- Elkarrizketa: Beatriz Gallego, antropologoa. Bereziki ondare immateriala lantzen duen antropologoa da Gallego, eta sinetsita dago hori landu ezean gauza asko betirako galduko direla. Tradizio asko bizirik irauteko garai berrietara egokitu behar direla onartuta ere, eraldaketa hori tentuz egin behar dela dio: "Belaunaldien arteko katea da tradizioa, eta gu katebegiak gara". Juanma Gallegoren elkarrizketa.
- Gaurkotasuna:
- Memoria. Laurogeita sei urteko isilaldia: Francisco Cruzado eta Jose Maria Garcia Gesaltza Añanatik eraman eta Gasteizko espetxean sartu zituzten, 1936an. Cuadrado desagertuta dago ordutik. Omenaldia egingo diete maiatzean.
- Gizartea. Goraka ari dira delitu larrienak: Iaz egindako delituen berri eman du Segurtasun Sailaren txosten batek, eta bertan jasota dago Araban beheranzko joera dagoela. Halere, joera hori kontrakoa da delitu larrienei dagokienez.
- Kirola. Mendizorrotza versus Atotxa: Ikurrina partida ofizial batean atera zuten lehen aldia Atotxan izan zela berretsi du Txema Kapetillok. Mendizorrotzean, berriz, 1977ko urtarrilaren 8an, Baskonia eta Hospitalet taldeen arteko partida batean.
- Memoria. Laurogeita sei urteko isilaldia: Francisco Cruzado eta Jose Maria Garcia Gesaltza Añanatik eraman eta Gasteizko espetxean sartu zituzten, 1936an. Cuadrado desagertuta dago ordutik. Omenaldia egingo diete maiatzean.
- Hamaika Saltsa
- Arrue etxean bueltan nahi dute: Jose Arrue margolariaren ekarpena eta memoria aitortzeko ekimen sorta bat abiatu du Laudioko Udalak. Laudioko seme kutuna izendatzeko proposamena eramango dute udal osoko bilkurara.
- Jatorrizko plazetara berriz: Hasierako formatura itzuliko da aurten Gasteizko Kaldearte jaialdiaren XVI. edizioa, ekainaren 10etik 12ra bitartean. Guztira 56 ikuskizun eskainiko ditu; besteak beste, Nicole et Martin zirkua.
- Kalea bizi: Kultur hegaldiak, David Manganaren kolaborazioa.
- Sexualitatea: Gizonentzako pilula, Emaize Sexologia Zentroaren kolaborazioa.
- Arrue etxean bueltan nahi dute: Jose Arrue margolariaren ekarpena eta memoria aitortzeko ekimen sorta bat abiatu du Laudioko Udalak. Laudioko seme kutuna izendatzeko proposamena eramango dute udal osoko bilkurara.
- Beste edukiak:
- Iritzia: Aintzane Urruta, Galderak
- Sarean eta iruditan: #Korrika
- Irakurlearen Txokoa: zozketak
- Euskararen Agenda: apirilaren 8tik 21ra