TRAFIKOA

Egoera korapilatsua errepideetan

Erredakzioa 2022ko api. 1a, 10:53

Goizean Urduña eta Herrerako mendateak itxi behar izan dituzte, egoera hobetu ahala horiek berriro irekitzeko moduan egon diren arren. Arratsalde eta gauerako espero da eguraldiak okertzera joko duela.

Elurra dela eta, lehen arazoak hasiak dira sortzen Arabako errepideetan. Une honetan bide nagusiak irekita dauden arren, Urduña eta Herrerako mendateak itxi behar izan dituzte goizean goiz ibilgailu guztientzako. Aiurdin, Gatzaga eta Opakuan, berriz, kateak edo neguko gurpilak nahitaezkoak izan dira autoetarako.

Altube, Barrerilla, Bernedo, Gasteizko Mendate, Kurtzeta eta Zaldiaranen, berriz, kontuz gidatzea gomendatzen du Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak. Oro har, eta egoera nahiko aldakorra dela aintzat izanda, Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak uneoro berritutako mapetara jotzea da gomendagarriena da, autoa hartu behar izatekotan. Ohi bezala, halako egoeratan autoa nahitaezkoa baino ez denean hartzeko eskatzen dute trafiko arduradunek.

Euskalmetek gaur eta bihar alerta laranja ezarri du larunbat goizera arte. Apirilean oso ohikoa ez den egoera batean, elur kota 200-300 metrotara iritsi daiteke gaur, egunaren erdiko orduetan 400-500 metroren bueltan ibiliko bada ere. 

 

Iturria: araba.eus

Erlazionatuak

Tipi tapa, eta mara-mara

Erredakzioa 2022 api 01 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide