EGURALDIA

Tipi tapa, eta mara-mara

Erredakzioa 2022ko api. 1a, 08:17

Alerta laranja ezarri du Euskalmetek elurragatik. Batez ere gaurkoan eta larunbatean pilatuko da elur gehien.

Korrikarekin batera, elurra edo elurbustia izango dira eguneko protagonistak. Prezipitazioak bereziki egunaren hasieran eta amaieran izango dira. Elur kota 200-300 metrotara egongo da; egunaren erdiko orduetan, berriz, 400-500 metro ingurura mugituko da. Iparretik joko du haizeak, bizi, eta zenbaitetan zakar. 1 eta 5 gradu arteko tenperaturak iragarri du Euskametek Gasteizerako. 

Asteburuan, elurra mantenduko da, bereziki larunbatean. Egun horretako goizaldean elur kota 200-300 metro inguruan egongo da. Dena dela, elur kotak gorago joko du egunak aurrera egin ahala. Haizeak iparretik jotzen jarraituko du, bolada gogor batzuekin. Larunbatean termometroa -2 eta 3 gradu artean ibiliko da, eta -4 eta 5 gradu artean igandean. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide