Ostiralean hasiko da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Erredakzioa 2022ko mar. 30a, 14:02
2019ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala. / ALEA

Arabako Bertsolari Txapelketaren XV. edizioaren lehen faseko lehen hiru saioak asteburu honetan jokatuko dira: ostiralean Amurrion, larunbatean Guardia eta igandean Trebiñun. Seina bertsolarik parte hartuko dute saio bakoitzean.

Korrikaren hasierako ajeak ez du festa geldituko Amurrion. Izan ere, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketak bertan egingo du lehen geldialdia, ostiralean. Behin hasiera emanda, datozen bi asteburuetan lehen fasea jokatuko da, bost saiotan, bost herritan: Amurrio, Guardia, Trebiñu, Legutio eta Langraiz Okan izango dira norgehiagokak.

Lehen fase honetako bost saioetan hiru epaile arituko dira: Egoitz IradierEkaitz Elorriaga eta Manex Garaio

Amurrio

Amurrion apirilaren 1ean, ostiralean, abiatuko da Txapelketa, 20:00etan hasiko den lehenengo final zortzirenarekin. Amurrion kantatuko duten bertsolariak hurrengoak izango dira:

Gai emailea Nieves del Alamo Gil izango da.

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da 2019ko edizioko txapelduna Iñaki Viñaspre dela. Aitor Najera, Eukene De los Aires eta Xabier Antiak lehen aldiz kantatuko dute Txapelketa honetan. Eukene De los Aires 2020 eta 2021eko Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolarteko txapeldunordea izan da. Unai Anda eta Iñaki Viñaspre 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista bikote izan dira. 

 

Guardia

Guardian, apirilaren 2an, larunbatean, bigarren final zortzirena izango da, 17:30ean. Kantatuko duten bertsolariak hurrengoak izango dira:

Gai emailea Arantxa Sobrino Lasa  izango da.

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da Asier Otamendik Arabako Txapelketako lau txapel dituela eta Prudentzio sariketako bost txapel.  Manex Agirrek Arabako Txapelketako bi txapel ditu, eta 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan da Martin Abarrategirekin batera, eta Arabako Kuadrillartekoan hirutan izan da txapeldunen taldekoa. Manu Bendala 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista izan da Oihane Perearekin batera. Ander Aranburu eta Unai Gomezek lehen aldiz kantatuko dute Txapelketa honetan. 

 

Trebiñu

Trebiñun, apirilaren 3an, igandean, hirugarren final zortzirena izango da, 17:30ean. Kantatuko duten bertsolariak hurrengoak izango dira:

Gai emailea Lierni Altuna Ugarte izango da.

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da Xabi Igoa Arabako Txapelketako azken hiru edizioetako finalista izan dela, eta Arabako Kuadrilla arteko bi ediziotan talde txapelduneko kide izan dela. Andere Arriolabengoa Arabako Kuadrilla arteko hiru ediziotan talde txapelduneko kide izan da. Danel Herrarte 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Izenbakuek talde txapelduneko kide izan da, eta lehen aldiz kantatuko du Txapelketa honetan. Oier Arbina 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Aguriango Sorginetxe talde txapelduneko kide izan da. 

 

Sarrerak

Saioetarako sarrerak Bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai, eta egunean bertan saioa hasi baino ordu erdi lehenago ere eskuratzeko aukera izango da, aretoko edukiera bete arte. Bazkideek 2 euro ordaindu beharko dituzte, sarrera arruntak 3 euroko prezioa izango du, eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik izango da.

Txapelketan parte hartzen duten 30 bertsolariek behin baino ez dute kantatuko fase honetan, saioko garailea zuzenean sailkatuko da hurrengo fasera, eta gainontzekoak faseko puntu metaketaren arabera sailkatuko dira final laurdenetara; guztira, 18 bertsolari igaroko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide