Aurrerapena

Prezioen igoera, Maria Cerezuela, Berantevillako alkatea, UAGA eta Bego Zubia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko mar. 24a, 08:00

ALEAren 319. zenbakian, prezioen igoeraren inguruko erreportajea, eta lau elkarrizketa: Maria Cerezuela aktorea, Mario Perea Berantevillako alkatea, UAGAko talde kritikoko Yolanda Urarte Alonso eta Bego Zubia Urak aske dokumentalaren zuzendaria.

  • Sakonean: Poltsikoa astindu duen olatua noiz geldituko zain. Espainiako Gobernuak erregaien eta energiaren gorakada handiari zer muga jarriko dion argitu gabe dagoen bitartean, kontsumitzaileen elkarteek eta sektore ezberdinetako profesionalek zergak jaisteko proposatu dute nagusiki. Elikagaien prezioak ere markak hausten ari dira urte hasieratik. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren erreportajea.
  • Elkarrizketa:
    • Maria Cerezuela, aktorea. Esker oneko hitzak baino ez ditu Maria Cerezuela gasteiztarrak Maixabel pelikularen inguruan gertatutakoak gogoratzen dituenean; besteak beste, liluratu duen zinema deskubritu du, eta bide horretan sakontzea gustatuko litzaioke, "gizartearentzat interesa izan dezaketen benetako pertsonaiekin": "Bizitzak eman didan oparirik handiena izan da Maixabel pelikula". Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Mario Perea, Berantevillako alkatea. Zerbitzuak ematen ez dituzten herrien etorkizuna iluna dela ondotxo daki Pereak. Hortaz, udalerrian ahalik eta gehien eskaini nahi dituzte: "Adineko jendea herrian nahi dugu; ahalik eta luzeen, aktibo". Juanma Gallegoren elkarrizketa.

    • Yolanda Urarte Alonso, UAGAko talde kritikoa. UAGAko talde kritiko batek zuzendaritzak egin nahi duen estatutuen aldaketa galarazi du batzar orokorrean. "Gardentasuna" eskatu dute: "Ez dugu UAGAapurtu nahi,baina UAGAapurtzen ari da". Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren elkarrizketa.

    • Bego Zubia Urak aske dokumentalaren zuzendaria. Nafarroako eta Normandiako bi presen egoeraren berri eman dute 'Urak aske' dokumentalean, horrelako azpiegituren eraisteak dakarren konplexutasuna islatzeko. Orain arte gai ezezaguna izan da askorentzat: "Presek bizitza mugatua dute, eta amaiera kudeatu behar da". Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Memoria. Gernika Batzordea eta Martxoak 3
    • Kultura. 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa
    • Korrika. Trebiñuko kilometro bat Bruselan
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Iñaki Lazkano, Udaberrian, negu gorri
    • Sarean: #Sahara
    • Iruditan: Zartada Gazte Ekimena
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda: martxoaren 25etik 31ra

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide