Besarkadak, zaplaztekoak eta erreferentziak Haizeatxoren bideoklip berrian

Mikel Buruaga 2022ko mar. 21a, 18:30

Haizeatxo rap abeslari arabarrak Lo que antes era kaleratu berri du, La Purezza del Quartiere bideogilearen eta Anima X Beats ekoizlearen laguntzarekin. "Etenaldi luze" baten atarian, lehen zenari eta orain denari abestu dio oraingoan, rap eszenaren eta kulturaren erreferentziaz jositako lanean.

 "Urte eta erdi boloz bolo igaro ondoren, bada garaia gelditzeko, hausnartzeko. Etenaldi luzea egingo dugu", iragarri du Haizeatxok sare sozialetan. Aurretik, baina, bere azken kontzertua eskainiko du larunbat honetan 21:30ean Gasteizko Gaztetxean, euskal presoekiko elkartasunez antolatutako All in da House rap jaialdiaren barruan, Ningra, X eta 34º kideekin.

Beraiekin batera, Araba zein Euskal Herriko rap eszenako zein bertsolaritzako izen ugari igaroko dira Muinoko Etxearen oholtzatik, kontzertu zein freestyle txapelketan: besteak beste, Markes Iraizoz, Pastor, Allexhited, Amaia, DJ Xerula Radikata, Odei Barroso, Yoller, Raperu, Paula Amilburu, Iñaki Viñaspre eta Izar Mendiguren.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide