Joan den ostiralean, Hezkuntza Legea eztabaidagai izan zuten Eusko Legebiltzarrean, eta hainbat zuzenketa adostu zituzten EAJ, PSE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IUren artean. Guztira ehun zuzenketa baino gehiago hitzartu zituzten lau alderdiek, besteak beste, euskararen eta segregazioaren inguruan.
Martxoaren 28an testua bozkatuko dute Hezkuntza Batzordean, apirilaren 7ko osoko bilkuran behin betiko onespena emango zaio testuari, eta, hortik aurrera, legea ontzeko prozesua hasiko da, 2022. urtea amaitu aurretik legea indarrean izateko asmoz; gaur egun indarrean dagoena 1993. urtetik dago berritu gabe.
Ostiraleko akordioaren aurretik, mahai gainean zegoen zirriborroarekin ados ez zeudela salatuz, ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek hezkuntza "publiko, euskaldun eta propioaren" aldeko greba deitua zuten martxoaren 25erako.
Irekitako agertoki berria aztertu ostean, hezkuntza sektoreko sindikatuek martxoaren 25erako deitutako greba bertan behera uztea erabaki dute.