Aurrerapena

Ramiro Gonzalez, Ukrainarekiko elkartasuna eta endometriosia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko mar. 17a, 07:00

ALEAren 318. zenbakian, Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiari elkarrizketa, Ukrainatik ihesi ari diren edo bertan gelditu diren pertsonei laguntzeko Arabako elkartasun ekimenei buruzko erreportajea, eta endometriosia gaitzaren inguruko erreportajea.

  • Sakonean: Adierazi ez ezik, elkartasuna gauzatzen da. Ehunka lagun mobilizatu dira Araban Ukrainatik ihesi ari diren pertsonei laguntza emateko eta herrialdean geratu diren pertsonek nozitu behar dituzten bizi baldintza kaxkarrak arintzen saiatzeko ere. Oraingo erronka nagusiena izango da pertsona horiei guztiei babesa bermatzea, baita epe luzera ere. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketa:
    • Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia. Ukrainako gerrak utzitako arrasto ekonomikoaren emaitzak oraindik ebaluatzea "zaila" den arren, eragina izango duela argi du Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak, lurraldeko sektore desberdinetako enpresekin elkartu ostean. Epe motzera diru-laguntzak eta aurrera begira berriztagarriak gakoa izango direla dio. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Endometriosia. Hilerokoa arazo bihurtzen denean
    • Osasuna. Santiagoko Larrialdiak itxi ondorengo ajea
    • Tira jaialdia. Sareen indarra erakusteko beta
    • Kultura. Udaberriko oholtza prestatzen
  • Gure bazterrak: Ermualde, Laudioko miradore eta ikur
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Irati Iciar, Egun on, ederrok!
    • Gutuna: Ikasle Abertzaleak, Hezkuntza erreformek ezkutatzen dutenaz
    • Kalea bizi: Iñaki Carretero, Bere kasara
    • Iruditan: Larrainak, hauts gorriak estalita
    • Zinema. Licorice Pizza
    • Sarean: #Faktura
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda: martxoaren 18tik 24ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago