Aurrerapena

Kuartango Lab, Nina Shepel ukrainarra eta Pili Garmendia Samaniegoko alkatea, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko mar. 10a, 07:00

ALEAren 317. zenbakian, Kuartangoko bainuetxe zaharrean martxan jarritako Kuartango Lab coworking espazioari buruzko erreportajea, Araban bizi den Nina Shepel ukrainarrarekin solasaldia eta Samaniegoko alkate Pili Garmendiarekin elkarrizketa.

  • Sakonean: Baiaren ertzean abiarazi dute "transatlantikoa". Kuartangoko bainuetxe zaharra eraberritu ostean, bost mila metro koadroko eraikina edukiz betetzeko erronka dute orain. Lehen urratsa Kuartango Lab coworking eta esperimentazio espazioa zabaltzea izan da. Etorkizunean, etxebizitza komunitarioak ere egin nahi dituzte, gazteentzat, eta talentua erakartzeko. Estitxu Ugarteren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Nina Shepel, Araban bizi den ukrainarra. Errusiak abiatutako Ukrainaren inbasioak milioika lagun kinka larrian jarri ditu, seguru aski Bigarren Mundu Gerratik Europan izan den krisi handiena piztuz. Bertatik datozen albisteak kezka handiz jarraitzen ditu Nina Shepel ukrainarrak. Baikortasuna galdu nahi ez duela dio, baina aitortu du loak hartu ezinean dabilela. Juanma Gallegoren elkarrizketa.

    • Pili Garmendia, Samaniegoko alkatea. Udalean gauzak "poliki" mugitzen direla aitortu arren, egitasmoak aurrea atera direla nabarmendu du Arabako Errioxan EH Bilduren lehen alkateak. Igerilekuak dira hurrengo erronka. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Aiaraldea. 28 milioi euroko ekintza plana
    • Altan Bernedo. Hiru hilabeteko uzta bildu dute
    • Tobillasko eliza. 1.200 urte, kandelei putz
    • Kaotiko. Betiko esentzia, filtrorik gabe
    • Bioaraba. Kontsumo arduratsuari arreta
    • Korrika. ALEA, GEU eta Oihanederren kilometroa eta lekukoa eramateko zozketa
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Irati Marañon, Kanonetik at
    • Gutuna: Iban Zaldua, Udal liburutegien alde
    • Sarean eta iruditan: #M8
    • Musika: Igor Muñoz Oñederra, Neil Young: 'Harvest'
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda: martxoaren 11tik 17ra

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide