Martxoaren 8an Arabako kaleak eta plazak morez tindatzeko dozenaka hitzordu

Erredakzioa 2022ko mar. 8a, 08:45

Beste urte bateko martxoaren 8ko mobilizazioa. / Argazkia: @GasteizkoMF

Astearte honetan, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira hainbat mobilizazio eta bestelako ekitaldiak antolatu ditu mugimendu feministak Arabako herrietan eta Gasteiz hiriburuan. Manifestazio nagusiak arratsaldean izango dira eskualde buruetan.

Martxoaren 8an zein aurreko eta ondorengo egunetan mugimendu feministak, tokiko erakundeek eta bestelako eragileek antolatutako mobilizazioak, ekimenak eta ekitaldiak bildu ditugu ALEAn:

GASTEIZ

  • Unietako neska* ikasleak. Mobilizazioa, 10:00etan Elurretan.
  • Itaia. Manifestazioa, 18:30ean Andre Maria Zuriaren plazatik.

AIARALDEA

  • Aiaraldeko egitarau feminista bateratua, Prekarietatearen aurrean feministok borrokara! lelopean, Aiaraldeko mugimendu feministak, Laudio eta Orozkoko neska* gazteek, Otsemeak taldeak, Ikamak, Matxintxuk eta Artiach eta Mercedariaseko langileek antolatuta:
    • 12:00etan, Laudioko institutuaren aurrean, eskualdeko ikasleen elkarretaratzea.
    • 12:30ean, Orozkoko Artiachen, Artiacheko langileekin elkartasun ekimena.
    • 14:30ean, Orozkoko Ibarra auzoan, Madres Mercedariaseko langileekin mobilizazioa.
    • 17:00etan, Orozkoko plazatik, eskualde mailako mobilizazioa.
  • Laudio:
    • 12:00etan, Herriko Plazan, ekitaldi instituzionala.
    • 18:30ean, Herriko Plazan, elkarretaratzea, Solastiar, Avillo, Jakaranda eta Etawasol elkarteek antolatuta.
  • Amurrio:
    • 12:00etatik 13:30era, emakumeen topaketa herriko plazan.
    • 12:30etan, Virginia Imazen bakarrizketa eta Amurrioko emakumeen prozesu parte-hartzailearen aurkezpena, herriko plazan.
    • 13:30ean Artiacheko langileekin elkartasun ekimena (Orozkon).
    • 18:30ean, Marabillas baserritarraren bakarrizketa.
    • 19:20an, agiri instituzionalaren irakurketa.
    • 19:30ean, mugimendu feministaren elkarretaratzea.
    • Dokumentua: Amurrioko Udalaren adierazpen instituzionala
  • Okondo: 18:00etan, Frontoian, kontzentrazioa.

AÑANA

  • Pobes: martxoaren 6an, 13:00etan, Berdintasunaren Lorategiaren inaugurazioa, agiriaren irakurketa eta kalejira Perkuneskak taldearekin.
  • Gaubea: martxoaren 8an, 11:00etan, nordic walking martxa, Gaubeako udaletxetik.
  • Iruña Oka: martxoaren 8an, 19:00etan, manifestazioa, Langraiz Okako udaletxetik.

ARABAKO ERRIOXA

  • Bastida: 18:00etan, agiriaren irakurketa eta elkarretaratzea. Martxoaren 12an, 12:00etan frontoian, emakumezkoen frontenis finala; eta 19:00etan, Soy la bomba antzerkia Kultura Etxean.
  • Guardia:
    • Martxoaren 8an: 11:30ean, manifestuaren irakurketa Victor Tapia eskolako ikasleekin, Plaza Nagusian; 14:00etan, manifestuaren irakurketa, Plaza Nagusian; 16:30ean, Berdintasunaren aldeko oharrak Plaza Nagusian, Barbacana elkartearen eskutik; 17:30ean, Mundua aldatzen duten emakumeak haurrentzako antzerkia, Antonio Mijangos aretoan; 19:30ean, Harta de cuentos helduentzako antzerkia, Antonio Mijangos aretoan.
    • Martxoaren 12an eta 13an, Pintxo Feministen I. Lehiaketa, Biazteri, El Jubilado, Hiruko, Velar eta Juego de Etiquetas tabernetan; sari banaketa, martxoaren 14an 14:30ean Garcetas etxean.
  • Lantziego: martxoaren 8an, 16:30ean, kontzentrazioa eta agiria irakurtzea, ikastolaren patioan.
  • Navaridas: 13:30ean, manifestuaren irakurketa udaletxean; 19:00etan, banku morean plaka jartzea; 19:30ean dorrearen argiztatzea; 19:30ean, merienda eta esperientzien partekatzea, udaletxearen aurrean.
  • Oion: goizean, kafe feminista; 10:30etik 12:30era eta 18:30etik 19:30era, plazaren dekorazioa eta aldarrikapenen irakurketa. Horrez gain, amantalak balkoian eskegitzera animatu dituzte bizilagunak.
  • Leza: martxoaren 6an, Zaintzak zaindu lelopean, mobilizazioak: 11:30ean, ospitalera ibilaldia; 12:00etan, kontzentrazioa ospitalean eta ibilaldia herri erdiguneraino; 15:00etan, norberak kudeatutako bazkaria. Bideoa: Maite Orue, Arabako Errioxako M8 Batzordearen kidea.

GORBEIALDEA

  • Gorbeialdeko mugimendu feministaren egitaraua, Urkabustaiz, Zuia eta Zigoitian:
    • Martxoak 4: neska* gazteen poteoa hiru udalerrietatik, Errekatxon hasita.
    • Martxoak 5 eta 6: egun osoko egitarauak, Izarran.
    • Martxoak 8: 16:30ean kaleen aktibazioa eta 19:00etan manifestazioa Sarriako bidegurutzeko parkingetik.
    • Martxoak 11: gau feminista, 19:30ean Murgian.
  • Aramaio:
    • 12:30ean, Gure emakumeon historia berreskuratzen erakusketaren bisita gidatua, Herriko Plazatik: "Zer dakigu herriko emakumeei buruz? Zein emakumek egin du historia Aramaion? Eta zer da historia egitea?".
    • 18:30ean, manifestazioa Kultura Etxetik.
  • Zuia: martxoaren 11n, 19:30ean, Erre + Olatz Salvador, Palatu pilotalekuan.

MENDIALDEA

  • Kanpezu: elkarretaratzea, 19:00etan herriko plazan.
  • Maeztu: elkarretaratzea, 20:00etan Izki aurrean.

LAUTADA

  • Agurain: manifestazioa, 18:30ean Santa Maria plazatik.
  • Dulantzi: elkarretaratzea, 20:00etan herriko plazan. Jantzi edo apaingarri moreak eramateko dei egin du Dulantziko Talde Feministak.

Zure herriko mobilizazioen berri eman nahi badiguzu, bidali mezu bat erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora edo Whatsapp bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira. Horrez gain, honako formulario hau bete dezakezu ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago