Aurrerapena

Martxoak 8, prezioen gorakada, Maika del Rio minbizidun gaixoa eta Ahoz Aho jaialdia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko mar. 3a, 07:00

ALEAren 316. zenbakian, prezioen igoerak lehen sektorean izandako eragina aztergai, Irati Leon eta Paula Amilburu mugimendu feministako kideak martxoaren 8aren atarian, Maika del Rio minbizidun gaixoa, eta May Gorostiaga akorea Ahoz Aho jaialdiari buruz.

  • Sakonean: Prezioen igoerak atakan jarri du lehen sektorea. Produktu eta zerbitzu gehienetan prezioen gorakada handia gertatzen ari da, baita elikagaietan ere. Horiek ekoizteaz arduratzen direnek ohartarazi dute lehen sektoreari zuzenean eragin diola krisi ekonomikoak, eta, egoera denbora luzez jarraituz gero, ustiategi askok arazo larriak izan ditzaketela. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Irati Leon Hernandez eta Paula Amilburu Izargarai, mugimendu feminista. Martxoaren 8an "sistemari su ematera" deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak, eta horretarako "garra" feminismoa dela gaineratu dute Gasteizko mugimenduko kideek. Antolakuntzarako espazioak eta kaleak berreskuratzeko deia egin dute. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.

    • Maika del Rio, minbizidun gaixoa. Metastasidun minbizia tratatzeko sendagai berri bat lortzeko eskaera egin du sareetan zabaldutako bideo batean. Eta erantzuna jaso du. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • May Gorostiaga, aktorea eta Ahoz Aho jaialdiko arduraduna. Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia Arabara ere gerturatuko da aurten. Ipuinetan abiatuta, helduei eta familiei begirako eskaintza egongo da. Emanaldietan sortzen den giroa nabarmendu du May Gorostiagak. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Trebiñu. Arabar modura bizi nahi dute
    • Erakusketa. Anabel Quincocesen Hydra
    • Lehiaketa. Ipuin eta ilustrazio lehiaketa berria abiatu du Elkar fundazioak
  • Gure bazterrak:
    • Maria de Maeztu parkea. Fakultateen artean, oasi bat
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Txema Ramirez de la Piscina, Izorratuak
    • Iruditan: Osasun publikoa babesteko aldarria
    • Sexualitatea: Emaize, Sinistu nahi, baina...
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda: martxoaren 4tik 10era

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide