1981eko otsailaren 13an, Joxe Arregi zizurkildarra hil zuen Espainiako Poliziak, tortura basatien artean. Beltzez markatutako egun hartatik 41 urte igaro dira, eta urtero Torturaren aurkako Eguna ospatzen da Euskal Herrian. Aurten ere, tortura "Espainiako Estatuak erabilitako jokabide sistematikoa" izan dela salatu du Sortuk: "Bere helburua Euskal Herriak bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko duen eskubidea ukatzea izan da".
Duela egun batzuk, Sortuk ekintza ikusgarria egin zuen Gasteizen, Euskal Herrian erregistratutako 5.657 tortura kasuak salatzeko. Igande honetan, bi mobilizazio antolatu dituzte Gasteizen eta Laudion, tortura jasan duten arabarrentzat "aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak" exijitzeko.
Gogora ekarri dutenez, Guardia Zibilaren, Espainiako Poliziaren eta Ertzaintzaren eskuetan, Gasteizen gutxienez 198 pertsona izan dira torturatuak, eta 51 Aiaraldean. "Larritzeko moduko mina, kuarteletan egin zizkiguten astakeriek eragindako sufrimendua. Horrekin bizitzen ikasi behar izan dugu, baina oraindik ez dute aitortu, ezta erreparatu ere", salatu dute.
"Euskal Herrian milaka izan dira torturaren atzapar krudeletik igaro behar izan direnak, eta hala ere inongo arduradun politikok ez du ezelako zintzotasun ariketarik egin eta eragindako kaltea aitortzeko urratsik eman", kritikatu du Sortuk. "Gehiago ere esan genezake, azken aldian entzun behar izan ditugun adierazpenek erakutsi diguten moduan, oraindik orain, tortura zuritu eta bere arduradun politiko zein tortura praktikara eraman duten polizia ezberdinei inpunitate guztia eskaintzen zaie".
1️⃣9️⃣8️⃣ torturatu Gasteizen
— Sortu Gasteiz (@SortuGasteiz) February 13, 2022
Torturaren egia argitara eramatea behar beharrezkoa dugu, milaka torturatuek merezi duten aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeekin batera, herri honek bake eta askatasun agertoki berri bat lortu dezan. #TorturarenAurkakoEguna pic.twitter.com/qmTb6PKJpz
Aiaraldean eta Euskal Herri osoan egondako tortura kasuak salatu genituen atzo Laudion.
— Sortu Aiaraldea (@SortuAiaraldea) February 12, 2022
Torturaren erabilera sistematikoak erantzuleak ditu, izen abizenekin.
Aitortza - Erreparazioa - Ez errepikatzeko bermeak.
???? @aiaraldea#TorturarikEz#EgiaArgitara pic.twitter.com/lV7km7jnnF