Aurrerapena

Bidelapurrak, Iñigo Martinez, grafitigileen ehiza eta Hamaika TB, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko ots. 3a, 08:30

Aste honetan, ALEAren 312. zenbakian, XVIII. mendeko Los Granizo bidelapur bandaren historia eta hiru elkarrizketa: Iñigo Martinez filosofia irakaslea, Egoitz Konte Ojodekuervo grafitigilea eta Hamaika Telebistako Ekhiñe Atorrasagasti.

  • Sakonean: Bidelapurren mamuari tiraka. XVIII. mendean Euskal Herriko mendi eta basoak bidelapurrez beteta egon ziren. Arabaren kasuan, Los Granizo izeneko bandak ospe berezia hartu zuen, Altube eta Gorbeia inguruetan egiten zituzten lapurreta eta xantaiengatik. Orain, Aketza Merino historialariak mitoa eta errealitatea bereizi ditu liburu batean. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Iñigo Martinez, filosofia irakaslea. Zerk egiten du gure gizartea den bezalakoa? Zertan gara aurreko belaunaldietatik desberdinak? Gure aroa bereizten duten ezaugarriak hauteman nahi ditu Iñigo Martinezek, eta, horretarako, inkontzienteki barneratu ditugun aginduak definitu ditu Mandamentu hipermodernoak liburuan. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Egoitz Konte Ojodekuervo, grafitigilea eta arkitektoa. Grafitien kontra Gasteizko Udalak abiatutako kanpaina "populismoari" egotzi dio Egoitz Kontek, "benetako behar bati baino". Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Ekhiñe Atorrasagasti Ugarte, Hamaika TB. 2022. urtearekin batera zabaldu da Hamaika Telebista Arabara; euskarazko telebista digitalaren proiektuak hamarkada bat bete duen urtean, Gasteizko erredakzioa estreinatu du lantalde propioarekin. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna:
    • Euskara. Irizpide juridikoa: "zailtasuna"
    • San Blas eta Santa Ageda. Opilak eta koplak, negu erdian
  • Beste edukiak:
      • Iritzia: Itziar Rekale, Graduatutakoak
      • Sarean: #Euskara
      • Bertsolaritza. Eskatu eta esnatu
      • Kalea Bizi. Iñaki Carretero, Barruko poliziak
      • Irakurlearen Txokoa: zozketak
      • Euskararen Agenda

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide