Iberoamerikako Farmazia Akademiak Gorka Orive ikertzaile arabarraren ibilbidea saritu du, diziplina horretan egindako ekarpenak aitortuz. Orivek atzo jaso zuen saria, Granadan ekindako ekitaldi batean.
"Horrelako sari bat jasotzea izugarriko motibazioa da lanean jarraitzeko", adierazi du EHUko Farmazia irakasleak. Abagunea baliatu du ere aitortzeko harekin lanean ari diren ikertzaileen ekarpena. "Doktoretza tesirako jardunean ari direnak, esaterako, izugarrizko lana egiten ari dira".
Orivek hainbat ikerketa lerrotan ikertzen dihardu, eta pandemiaren hasieratik zientzia dibulgazioan buru-belarri ibili da, Covid-19aren inguruko adierazle desberdinen analisiak eginez, eta horiek hitz xumeetara eramanez.
Irakakuntzaz eta dibulgazioaz gain, proiektu askotan dabil. Unax Lertxundi ikertzailearekin batera, botikek eragiten duten kutsadura arintzeko formulak bilatzen ari dira. Alzheimerraren detekzio goiztiarra ahalbidetzea helburu duen Geroa Diagnostics izeneko enpresa ere bultzatu du, listu lagin baten bitartez gaitza ahalik eta lasterren aurkitu eta tratatzeko helburuarekin.