CIC Energigunek hidrogenoari buruzko ikerketa lerroa zabalduko du

Erredakzioa 2022ko urt. 26a, 18:04
Hamar urte bete ditu ikerketa zentroak. CIC ENERGIGUNE

Azken hamar urteetan 700 ikerketa baino gehiago argitaratu ditu zentroak. Baterietan eta energiaren biltegiratze termikoan ikertzeaz gain, hidrogenoaren teknologian sakondu nahi dute orain.

Arabako Parke Teknologikoan kokatuta dagoen CIC Energigune ikerketa zentroak 700 zientzia artikulu baino gehiago argitaratu ditu hamar urtean. 2011n jaio zenetik, ikerketa eta Garapenaren alorrean 200 proiektutan baino gehiagotan parte hartu du, eta 100 transferentzia proiektu baino gehiago gauzatu ditu industriarekin lankidetzan. Orain indartu nahi duten ikerketa lerroa hidrogeno "berdeari" buruzkoa izango da. Teknologia horren garapenaren "abangoardian" egon nahi dutela diote.

Hamar urte bete dituelako abagunea baliatu du ikerketa zentroak atzera begiratzeko, orain arte egindakoak aldarrikatu eta etorkizunerako erronkak mahai gainean jartzeko. Ohar batean diotenez, Europako hegoaldeko "erreferentzia zentro gisa" finkatu" da Arabako ikergunea, eta egoera solidoko baterien arloan "munduko garrantzitsuenetakoa" da.

Nuria Gisbert zuzendariaren esanetan, "ez da batere erraza ia powerpoint bateko ideia izatetik hain denbora laburrean mundu mailan aintzatetsitako erreferentziazko zentro izatera igarotzea".

Urte hauetan, CIC Energigunek bi enpresa sortu ditu: baterien alorrean produktuak eta zerbitzuak ematen dituen BCARE, eta egoera solidoko gelaxkak fabrikatzeko BasqueVolt Gigafaktoria izenekoa. Horrez gain, lau patente erregistratu dituzte.

Adierazle ekonomikoei dagokienez, 75 milioi euroko inbertsio metatua lortu dutela nabarmendu dute. Diru sarreretan, arlo pribatutik lortutako finantziazioak nabarmen egin du gora azken bost urtetan: 2015ean %4 izatetik 2021ean %20 inguru izatera igaro dela ziurtatu dute.

Erlazionatuak

Energia jarioa menderatu nahian

Juanma Gallego 2018 ots 26 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide