Maite Ortiz de Mendibil puntista, Mendialdea Press aldizkaria eta Artziniegako alkatea, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko urt. 20a, 08:30

Aste honetan, ALEAren 310. zenbakian: Maite Ortiz de Mendibil puntista gasteiztarrarekin solasaldia, 28 urteko ibilbidea duen Mendialdea Press aldizkariaren inguruko erreportajea, Joseba Vivanco Artziniegako alkateari elkarrizketa eta 22. Korrikaren ibilbidea.

  • Sakonean: Mendialdeko arimaz idazteko, duintasuna. Ehun zenbakien langa igaro du 'Mendialdea Press' aldizkariak, 28 urtez eskualdeko bizilagunek eskura izan duten gertuko hedabidea. Batez ere Oskar Anzuola dago proiektuaren atzean, eta urte hauetan guztietan aldizkaria "alaba baten parekoa" izan dela aitortu du. Orain, harago joan nahi dute. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Maite Ortiz de Mendibil, puntista. Indartsu dabil zesta-punta Araban, Maite Ortiz de Mendibil ordezkariarekin; bederatzi urterekin hasi zen praktikatzen, eta zazpi urte beranduago Europako eta Munduko txapelduna da. Etxean, baina, aukera gutxi izanik, beste frontoi batzuetan topatu behar izan ditu taldekideak; Zumaiako Pilota Elkartean dabil orain. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Joseba Vivanco Retes, Artziniegako alkatea. 2019an aurrenekoz lortu zuen EH Bilduk Artziniegako alkatetza, eta gehiengo osoz gainera. Urte zailak izaten ari dira gobernuarentzat. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna:
    • Politika. Felix Ormazabali azken omenaldia
    • Korrika. Araban, lekukoa lau egunez
  • Hamaika saltsa:
    • Igarabak. Bueltan da ibaietako erregina
    • Erakusketa Eltziegon. Ardogintzaren andreen historia
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Gure Lopez de Arbina, Oinaze-zalditik
    • Gutuna: Mitxel Elortza Exea, Hezkuntza lege berria eta euskara
    • Iruditan: Zumarraundiko bidea, libre
    • Musika: Igor Muñoz Oñederra, Ettiene Mbappe
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago