Arabako Sagar eta Sagardogilen Elkarteak (ASSE) 2022ko Arabako sagardoaren denboraldi hasiera ospatuko du urtarrilaren 20an, ostegunean, Aramaioko Iturrieta Sagardotegian 12:00etatik aurrera egingo den ekitaldian. Bertan, Arabako sagar uztaren eta sagardo berriaren ezaugarriak azalduko dituzte.
Aurten, Aritz Ganboa artzain eta gaztagilea izango da kupelak zabaltzen, "Euskal Herriko artzain guztiak omentzeko". Izan ere, Ganboa lehen sektorearen defentsan eta naturaren dibulgazioan lanean ari den pertsona da.
"Gurekin egun honetaz disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu, baita sagardo berria dastatzera ere", adierazi dute Kuartango, Trebiñu eta Iturrietako sagardogileek.