Trebiñu Sagardotegia

Trebiñu Sagardotegia Argaz4 Trebiñu Sagardotegia Argaz3 Trebiñu Sagardotegia Argaz1

Gure sagardotegia Askartzan dago, Trebiñu Konterriko herri txiki-txiki batean.

Ez da bide batez ikusteko herrixka, Askartzan bertan bukatzen baita errepidea.

Hor hasi ginen duela 14 urte gure lehen sagarrondoak landatzen eta sagardoa egiten. Gaur egun, 2.500 sagarrondok osatzen dute gure sagasti zabala. Aurten,  10.000 litro ekoiztu ditugu.

Eguraldia oso garrantzitsua da bai sagarrondoentzat eta baita sagardoarentzat ere. Askartza 600 metroko altueran dago eta izotza sarritan izaten dugu. Hori dela eta, sagarrondo batzuk beranduago loratzen dira eta ondorioz, urtetik urtera sagardo desberdina izaten dugu.

Modu tradizionalean egiten dugu lan. Sagarrak jasotzeko senide eta lagunen laguntza asko eskertzen dugu. Urrirako sagarrak prentsatu eta lehen muztioa dastatzen dugu. Hurrengo hilabeteetan burutzen da sagardogintzaren ziklo osoa: sagardoa hartzitu eta urtarril-otsailerako prest izaten da txotxerako. Beranduago, botilaratu egiten dugu.

Bide batez, esan beharra dago txotxa ez dela gure sagardoa dastatzeko bide bakarra, azken urteotan eskuragai baitago botilatuta Trebiñuko eta Gasteizko zenbait tabernatan ere.

 

Hemen, Trebiñun, betidanik ezagutu dugu garia, erremolatxa eta patata, baina sagardoa produktu berria da. Gure helburua da Trebiñuko ohiko ekoizpenei sagarra eta sagardoa eranstea. Ez da aldaketa erraza, baina poliki-poliki ari gara bidea egiten.

Gure uste apalean, leku atsegin eta goxoa atondu dugu datorren guztia gustura eta etxean bezala senti dadin.

Kokapenaren mapa

Jarri harremanetan