- Sakonean: Jaiotzei eusten dien tradizioa. Gabonetako tradizioen artean, jaiotzena da zabalduen dagoenetako bat. Kutsu erlijiosoaz harago, jaiotzek duten balio kulturala aldarrikatu du Arabako Belentzaleen Elkarteak. Ohi bezala, Gasteizko Karmen elizan jarri dute erakusgai urtean zehar eraikitako jaiotzen lagin zabal bat, eta Gasteiz osora ere zabalduko dute haien zaletasuna. Juanma Gallegoren erreportajea.
- Elkarrizketa: Zuriñe Kim eta Aitor Etxenike, Kromatiko jatetxeko zerbitzaria eta sukaldari burua. Stephanie Arango eta Javier Vadillorekin batera, lau bazkideek pandemia betean jarri zuten martxan Kromatiko jatetxea, tokiko produktuak eta hamaika bazterretako sukaldaritza batzen dituen txokoa. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Gabonak:
- Sudurhizketa, lurrinen artean. Arabako Errioxako belar-biltzaileen jakintza eta memoria berreskuratzeko grinatik sortu du Eli Diezek Gaua Perfumes online denda; Paganosko gazteak lurrin, ukendu eta tintura artisauak egiten ditu. Estitxu Ugarteren artikulua.
-
- Olentzerok, argiari gorazarre. Olentzero ikuskizuna emango dute abenduaren 23an, mezu garrantzitsu bat helarazteko asmoz: garairik ilunenetan ere, beti berreskuratzen da argia. Beti izan da horrela, eta hala izaten jarraituko du. Juanma Gallegoren artikulua.
-
- Gabonak, Palestinara begira. Gabon garaian ez du aparteko ospakizunik egingo Sulaiman Amad eta Rawand Qutoben familia musulmanak, baina Gasteizko zenbait ekitaldira batuko dira alaben eskutik. Anakoz Amenabarren artikulua.
-
- Neguko arte azoka ARTgiari esker. Abenduaren 23ra arte ikusi eta erosi ahal izango dira Euskal Herriko 13 artistaren lanak Judimendiko galerian. Bihotza, emozioak, ametsak eta maitasuna dira erakusketaren gidalerroa.
-
- Inuzentetan, txoria errege. Arabako ohitura galduen artxiboan arakatuz gero, bada bat oso bitxia, duela urte batzuk argitara ekarri
dutena: Elvillarreko Txori Erregea, Inuzente Egunarekin batera herriko gazteek ospatzen zuten maskarada.
- Inuzentetan, txoria errege. Arabako ohitura galduen artxiboan arakatuz gero, bada bat oso bitxia, duela urte batzuk argitara ekarri
- Beste edukiak:
- Iritzia: Irati Iciar, Munduaren amaiera
- Ilustrazioa: Ania Buruaga
- Musika: Igor Muñoz Oñederra, El Naán
- Irakurlearen Txokoa: zozketak eta zorion mezuak
- Euskararen Agenda, abenduaren 17tik urtarrilaren 6ra