Euskararen Eguna, Pako Eizagirre, Pantailak Euskaraz eta Arnas Dezagun, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2021ko abe. 2a, 08:30

ALEAren 306. zenbakian, Euskararen Eguneko ale berezia eta hiru elkarrizketa: Pako Eizagirre euskaltzalea, Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz ekimeneko kidea eta Mitxel Elortza Arnas Dezagun taldeko bozeramailea.

  • Sakonean: Euskaratik eta euskaraz dator abendua. Dozenaka dira egunotan Arabako bazter guztietan antolatu diren jarduerak: bertso-saioak, hitzaldi musikatuak, antzerki saioak, umeentzako lantegiak, hitzaldiak. Herrialdeko euskarazko sorkuntzaren eta kulturaren erakusleiho bilakatuko dira, ohi ez bezala, herrialde osoko plazak eta kultura etxeak. Estitxu Ugarteren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Pako Eizagirre, euskaltzalea. Seme-alabak eta bilobak Gasteizen hazita, Pako Eizagirre ohartuta dago globalizazioak euskararen berreskurapenari ekarri dizkion arazo berriez. Ez da ezkorra, hala ere. Egin den lana eta egiten ari dena baloratzen jakin behar dela dio. Ruben Sanchezen elkarrizketa.
    • Alex Aginagalde, Pantailak Euskaraz ekimeneko kidea. Ikus-entzunezkoetan euskara bermatzeko lanean diharduen mugimenduak "iruzurtzat" jo du Espainiako Gobernuaren azken lege proposamena. Sektorea hobe kudeatu ahal izateko lege propioak eskatu dituzte. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
    • Mitxel Elortza, Arnas Dezagun taldeko bozeramailea. Guraso talde batek salatu du haurrei ez zaiela bermatzen euskaraz aritzeko eskubidea, eta neurriak eskatu ditu; euskaraz eroso jardun ahal izateko eremuak galdegin dizkiete ikastetxeetako zuzendaritzei. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Euskararen Eguna:
    • Henrike Knörr beka: erabilera ikertzeko laguntza
    • Erlaxatzeko tartetik gabe: euskararen erabilerari buruzko hausnarketa Ramon Bajo ikastetxean
    • Kafe Antzokiaren atzera kontaketa
    • Euskaraldia: jauzi handi bat egiteko atarian
    • Korrika: Amurriotik abiatuko da 22.a
    • Euskaltzaindia: Gasteizko Udalak 25 urterako laga dio Etxezarra
    • Bideo-kopla lehiaketa: errimak badu harrobi joria
  • Beste gaiak:
    • Iritzia: Irati Marañon, Euskararen baxera
    • Kalea bizi: Iñaki Carretero, Sentitu egin behar da
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda, abenduaren 3tik 9ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago