Irati Baztarrika, Armuru elkartea, Mazoka eta Koldo Alijostes, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2021ko aza. 25a, 08:30

ALEAren 305. zenbakian, besteak beste, Irati Baztarrika tatuatzailearekin solasaldia, Armuru elkarte filateliko eta numismatikoari buruzko erreportajea eta bi elkarrizketa: Mazokako Marta C. Dehesa eta Koldo Alijostes idazlea.

  • Sakonean: Bada zaletasuna, baina baita ezagutza ere. Filateliak eta numismatikak aspaldiko kontuak dirudite, baina oraindik zaletu asko biltzen dituzten diziplinak dira. Amurrion, gaiari buruzko erakusketa bat prestatzen dute urtero Armuru elkarteko kideek, haien ezagutza jendearen esku jarri nahian. Izan ere, zigiluek eta txanponek istorio asko dituzte atzean. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Irati Baztarrika, tatuatzailea. Inguruko lagunek kalean jolastu bitartean, marrazkiak egiten ematen zituen arratsaldeak Irati Baztarrikak, aitak piztutako zaletasunak bultzatuta; gaur egun, tatuajeen bitartez ematen dio irudimenari bidea, eta sare sozialetan laster zabaldu diren irudiek enkarguz bete dute Gasteizko No Limits estudioa. Marta Sendiuren elkarrizketa.
    • Marta C. Dehesa, Mazokako zuzendaria. Mazoka marrazki eta ilustrazio azoka online egingo da aurten, baina ekitaldi ugarirekin osatu dute ekimena. Horien berri eman digu Dehesak. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
    • Koldo Alijostes Bordagarai, idazlea. Estitxu Ugarteren elkarrizketa. "Etxekoek etxean kontatutakoak" bildu ditu Alijostesek Bizitzak eleberrian. Bere azalean bizi izan zuen Gasteizko Koldo Mitxelena institutuko irakaslearen familiak 36ko gerra eta frankismoa.
  • Gaurkotasuna:
    • Hauteskundeak kontzejuetan
    • Astekoak laburrean
  • Hamaika saltsa:
    • Gazteekin, pandemiaz gogoeta. Besteak beste, Go!azen telesaileko aktoreek parte hartuko dute Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak antolatutako Gasteiz Konexioan jardunaldian; azaroaren 28an izango da, Gasteizko Europa jauregian.
    • Bideo-koplak, azken txanpan. Azaroaren 29ko gauerdira arte zabalik izango da bideo-kopla lehiaketako onenak aukeratzeko tartea. Publikoak 1.752 umek egindako 97 bideoen artean hiru bozkatu ahal izango ditu.
  • Beste gaiak:
    • Iritzia: Txema Ramirez de la Piscina, Zanbrana-New York
    • Literatura: David Mangana, Eme fatale
    • Sarean: #HarreraHerria
    • Iruditan: Zaporeak elkarteak zapatak bildu ditu errefuxiatuentzat
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda, azaroaren 26tik abenduaren 2ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago