Mendiak Aske

Zortzi mezu Arabako proiektu eolikoen "inposizioaren" kontra

Erredakzioa 2021eko azaroaren 23a

Arabako zentral eolikoen aurkako beste bideo batean bildu dira Itziar Rekalde, Jabi Otxoa, Ane Gebara, Juan Aceña (S.A), Bilgune Feministako kideak, Ruben Sanchez, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar) eta SC Natzab.

Azaroan, lurraldean martxan dauden proiektu eolikoen aurkako herri-gaitzespena ikusarazteko atxikimendu kanpaina abiarazi du Arabako Mendiak Aske plataformak. Lehen bideo batean, Evaristo Paramos, Patricia Lopez Arnaiz, Esti Besa, Miren Narbaiza MICE, Aitor Vinagret, Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Askoa Etxebarrieta La Pulga, Julia Lopez eta Patxi Sanchez bildu zituzten.

Orain, arabar ezagunen babesa jasotzeko kanpainaren bigarren bideoan, kultura, musika zein gizarte arloetako beste hainbat lagun elkartu dira.

"Mendiak berdeak eta ez grisak, komunalak eta ez pribatuak, bioanitzak eta industrializatu gabeak izaten jarraitzearen alde" agertu da Arabako Mendiak Aske plataforma, bideoarekin batera zabaldutako oharrean.

BIDEOA: Arabako Mendiak Aske

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago