Gero eta ahots gehiago Arabako proiektu eolikoen aurka

Erredakzioa 2021ko aza. 10a, 13:58

Arabako zentral eolikoen aurkako bideo batean bildu dira Evaristo Paramos, Patricia Lopez Arnaiz, Esti Besa, Miren Narbaiza MICE, Aitor Vinagret, Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Askoa Etxebarrieta La Pulga, Julia Lopez eta Patxi Sanchez.

Arabako Mendiak Aske plataformak atxikimendu kanpaina bat abiarazi du, lurraldean eraikitzekoak diren zentral eolikoen proiektuen herri-gaitzespena ikusarazteko. "Erantzun hori beharrezkoa da, mendiak, natura ondarea eta, jakina, naturgune horiek duten biodibertsitatea babestearen aldeko oihua baita", adierazi du plataformak, kanpainaren lehen bideoa aurkeztearekin batera.

BIDEOA: Arabako Mendiak Aske

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago