Aramaioko gazte musikariak eta Pou anaiak, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2021ko aza. 11a, 18:00

Aste honetako ALEAn, 303. zenbakian, Aramaioko musikariz beteriko belaunaldi gaztearen inguruko erreportajea eta Pou anaiekin solasaldia. Horrez gain, edukiz beterik dator aste honetako aldizkaria.

  • Sakonean: Musikariz beteriko belaunaldia Aramaion. Musikak osasun bikaina du azkenaldian Aramaio aldean, eta horren protagonista nagusiak dira, besteak beste, Maria Izaga, Bea eta Idoia Asurmendi ahizpak, Mikel Ullibarriarana edo Sara Alonso musikariak eta Larraitz Arriolabengoa irakaslea. Bakoitzak bizi izandako ibilbidea kontatu du. Mirian Biteriren erreportajea.
  • Protagonista: Pou anaiak, eskalatzaileak. Eskaladaren mundua gertutik jarraitzen dutenen artean ez dute aurkezpen askorik behar Pou anaiek; eta jarraitzaile ez diren askok ere jakingo dute gasteiztarrak abilak direla paretetan gora. Aupa Pou! Bizitza sokaz lotuta liburuan jaso dituzte euren ibilbidearen nondik norakoak. Txomin Madinaren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna:
    • Fridays for Future Gasteiz, Glasgown klima aldaketari buruzko goi mailako bilkuraren aurrean
    • Susperraldirako aurrekontuak Gasteizen
    • Astekoak laburrean
  • Hamaika Saltsa:
    • GazteFilm Fest: haur eta gazteen zine topaketa
    • Midnight Boogie Weekend: arima beltzeko doinuak datoz
    • Zinema: Titane filma, zinea.eus atariaren bidez
  • Beste gaiak:
    • Iritzia: Iñaki Lazkano, Menturatu
    • Gutuna: Begoña Vazquez (ELA sindikatua), Alkateari tentsioa igoarazten dio ELAk
    • Sarean: #PantailakEuskaraz
    • Iruditan: Zientzia Astea, errealitatea hautematea zeinen ederra den
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda, azaroaren 12tik 18ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago