Ismael Garcia-Gomez, Imanol Esnaola, Cristina Quintana eta Agustin Arrieta, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2021ko aza. 4a, 08:30

Aste honetako ALEAn, 302. zenbakian, Ismael Garcia-Gomez arkeologoak Markizen historiari buruz egindako ikerketari buruzko erreportajea eta hiru elkarrizketa: Eusko Ikaskuntzako Imanol Esnaola, Izkiko Landa Garapenerako Elkarteko Cristina Quintana eta Arabako Astronomia Elkarteko Agustin Arrieta.

  • Sakonean: Bide zaharrak mintzo dira, baina isilpean. Markiz inguruko historia ikertu du Ismael Garcia-Gomez arkeologoak, diziplina arteko talde baten laguntzarekin. Inguruko bideei erreparatu die, eta ondorioztatu du Erdi Aroan bide alternatibo eta segurua osatzen zutela. Santa Eulalia eliza ikertzean ere ezustekoa aurkitu du: baliteke garai batean haitzuloari lotua egon izana. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Imanol Esnaola, Eusko Ikaskuntza. Arabako lurralde-aniztasunean eta landatarren eta kaletarren arteko hibridazioan sakontzea proposatzen du XXI. mendeko landatartasun berriari buruz Eusko Ikaskuntzako Lurralde Orekako taldeak aurkeztu duen lanak. Landa-eremuari buruz sortzen ari den kontakizun berria nabarmendu dute ikertzaileek. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
    • Cristina Quintana, Izkiko Landa Garapenerako Elkartea. Hiru hamarkada bete ditu Izki Landa Garapenerako Elkarteak, eta hori ospatzeko hiru saio antolatu dituzte; abian jarritako egitasmoak aurkeztu eta herritarren atxikimendua biltzen jarraitu nahi dute. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
    • Agustin Arrieta, Arabako Astronomia Elkartea. Galaxian zenbat zibilizazio aurreratu egon daitezkeen kalkulatzea helburu duen Drakeren ekuazioari buruzko hitzaldia eman du Arrietak. Itxaropentsu azaldu da horiek aurkitzearekiko, baina luze joko duela uste du. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna:
    • Gainbalioa: zerga aldatzear dago
    • Astekoak laburrean
  • Hamaika Saltsa:
    • Kantari, baina fundamentuz
  • Gure bazterrak: Artearen eta memoriaren ispilu. Santu Guztien Egunarekin hasten dira neguko festak. Lorez betetzen dituzte pertsona maitatuenen hilobiak senideek, eta istorio isilak gordetzen dituzten kanposantuak egun batez berpizten dira. Estitxu Ugarteren erreportajea.
  • Beste gaiak:
    • Iritzia: Cira Crespo historialaria, Ioruba baten istorioa
    • Gutuna: Oihane Perea, Txustaren itzala
    • Kalea bizi: Iñaki Carretero, Natura
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda, azaroaren 5etik 11ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago