BIDEOA: Sare Herritarra
Ibilian-ibilian etxerako bidean dinamikaren barruan, Araba ere martxan jarri da. Urtarrilaren 7tik 9ra, ostegunetik larunbatera, Sare Herritarrak antolatutako Arabako Itzulia lurraldeko 35 herri baino gehiagotik igaroko da, 45 urratsetan, "elkartasunez beteriko" 190 kilometroko ibilbide batean; oinez eta gelditu gabe.
Gaur, ostegunean, 15:00etan Aguraindik abiatu da elkartasun itzulia, Nafarroan aurreko astean egindako biraren lekukoa hartuta. Ondoren, Kanpezuraino abiatu dira, eta bertan afaldu ostean, Arabako hegoaldea zeharkatuko dute.
Hasi da #ArabakoItzulia gaurtik Larunbatera Arabatik 185km inguru egingo dituen itzulia. Agurainen hasi eta Gasteizen amaituko da Larunbatean 12:00etan Foru Plazan
— Sare #IzanBidea ↗️ (@sare_herritarra) October 7, 2021
Ibilbidea: https://t.co/nJKhYyMdUF #ibilianibilian etxerako bidean pic.twitter.com/n8kjaTKXwG
Abiatu da #arabakoitzulia pic.twitter.com/BmSYT1y9nA
— Sare Araba (@SareAraba) October 7, 2021
Opakuara iritsi berri! pic.twitter.com/Ntq6njb7TO
— Sare Araba (@SareAraba) October 7, 2021
Lehenengo eguna #ArabakoItzulia-n eguerdiko 15:00etan hasi da Agurainen eta duela gutxi Opakuako gainean 3. Urrats aldaketa egin da. #ibilianibilianetxerakobidean pic.twitter.com/Za8niYUJa1
— Sare #IzanBidea ↗️ (@sare_herritarra) October 7, 2021
Ostiral goizean, hilaren 8an, Trebiñun gosaldu eta Zaballako espetxera iritsiko da martxa, euskal presoen eskubideen aldeko aldarriak espetxe barrutik entzun daitezen. Arratsaldean, Amurrioraino joango dira, eta ekitaldi musikatu bat izango da herriko plazan. Gau horretan, Gorbeialdea zeharkatuko dute Gasteizeraino iritsi arte.
Urriaren 9an, larunbatean, Gasteizen sartuko dira 9:30ean. Bertan, hainbat eragilek Arabako Itzuliaren lekukoa hartuko dute eta Foru Plazan amaituko da ekimena, ekitaldi batekin.
Presoen etxeratzea eta graduen progresioa
Bi dira Arabako Itzuliak izango dituen aldarri nagusiak. Alde batetik, euskal preso guztien euskalherriratzea; bestetik, graduen progresioa. "Hori da datozen hilabeteetan ahalbidetu beharreko bidea", azpimarratu du Sarek.
"Legez, euskal herritarrak diren heinean, zigorra hemengo espetxeetan betetzea baitagokie. Eta gainontzeko presoei ezartzen zaien legedi arrunta jarraituz, zigorraren hiru laurdenak beteak izatean, baimenak eta baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aukera izatea. Ez gara inolako pribilegio ez mesederik eskatzen ari. Preso den pertsona oro gisa, euren eskubideak errespetatu eta legea betetzeko eskatzen ari gara", gaineratu dute. "Finean, urteetan indarrean egon den salbuespeneko espetxe politikarekin amaitzera goazela esaten ari gara. Orain arte moduan, zuon guztion indar eta bultzadaz".