Udan ere, ezagutu gertukoa

Erredakzioa 2021ko abu. 10a, 10:57

Gertukoa zaintzeko lehen urratsa gertukoa ezagutzea da, eta udako oporraldiak aukera paregabea eskaintzen digu horretarako. 

Gure lurraldea hobeto ezagutzeko helburuarekin, ALEAn lurralde osoko bazter eta txoko ezkutuen aukeraketa egiten dugu urtean zehar. Aurtengoan gainera, uda arabarra bizitzeko zortzi proposamen topatuko dituzue: kuadrilla bakoitzean ibilbide bat bertako pertsona baten eskutik.

  • Aiaraldea, Txani Rodriguezekin: Faktoria eta baserrien bidetik.
  • Gorbeialdea, Blanka Gomez de Segurarekin: Zubibarri bidearekin ametsetan.
  • Lautada, Lourdes Oyarbide Jimenezekin: Gustuko lautadan, aldaparik ez.
  • Añana, Askoa Etxebarrieta Lasheras La Pulgarekin: Ihesaldia Montemayor gainetik.
  • Mendialdea, Isabel Mellenekin: Urez zipriztindutako harriak.
  • Trebiñu, Antton Basterorekin: Pilotakadaz sortutako historia.
  • Arabako Errioxa, Orlando Arreitunandiarekin: Atsedenerako txoko perfektua.
  • Gasteiz, Ane Gebara ipuin kontalariarekin: Sasitzan ezkutatutako altxorrak.

Ez ahaztu, zuek ere protagonista izan zaiteztela nahi dugu, eta zuen oporraldietako irudiak gurekin partekatzeko deialdia egin nahiz dizuegu aurtengoan OPORKLIK! Udako argazki-lehiaketan.

Gure eskerrik beroena Manex Agirreri bideoa janzteko hitzak hitzak eskaintzeagatik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago