- Sakonean: Orduko festak. Jairik gabeko bigarren urte honetan, sei laguni galdetu diegu orduko festen gainean. Haurtzaroa eta festak, alkohola eta beste drogak, ligeak, festen politizazioa, eraso matxistak... Ruben Sanchezen erreportajea.
- Elkarrizketak:
- Iñigo Etxezarreta, En Tol Sarmiento (ETS) taldeko musikaria: "Ohiko kontzertu bat baino, espektakulu bat prestatu dugu". Azken garaietan estilo eta formatu berriei ekin die En Tol Sarmiento talde arabarrak. Abuztuaren 6an Iradien Arenan joko dute, eta bertan "sorpresak" egongo direla aurreratu du taldeko kide Iñigo Etxezarretak.
- Leire Garai, pilotaria: "Ilusio handiarekin noa Ogetara neskekin jokatzera". Leire Garaik (Gasteiz, 2003) sei urte baino ez zituen eskupilotan jolasten hasi zenean. Handik gutxira, Zaramaga Pilota Elkartean eman zuen izena, eta geroztik pilota bat izan du beti esku artean.
- Hamaika Saltsa:
- Aurten ere buruhandiek jai dute. Gasteizko Udalak kontzientziazio kanpaina abiatu du, udan zehar birusaren transmisioa arrastoan sartu eta, aldi berean, kultur ekitaldiez gozatu daitekeela aldarrikatzeko. Buruhandiak lagun izango dituzte.
- Linotipiatik diseinu grafikora. Zezenak, manolak, toreatzaileak, blusak, neskak, Zeledon… denak izan dira Gasteizko jaietako kartelen protagonistak azken hiru mende hauetan. Irudirik gabeko afixak ere izan ziren, XIX. mende hasieran.
- Hamaika panpina jaietarako. Euskal Herrian jaietako pertsonaien dentsitate handiena duen herrialdea da Araba; forma askotarikoak dira, eta erreferentzia anitz erabili ohi dituzte prestatzeko: kondairak, lanabesak, animaliak edo ezizenak.
- Literaturatik eragiteko asmoz. Berdintasunaren inguruko irakurketa sustatzeko gida kaleratu du Kanpezuko udal liburutegiak; Makaria Iriarte Atauri herriko emakume "jakintsua bezain garrantzitsuaren" papera kontuan izan dute lanean.
- Beste gaiak:
- Iritzia: Itziar Rekalde, Sasoirik hoberena.
- Euskararen Agenda