Txinatar bat Euskal Armadan, Lourdes Oñederra eta patinete elektrikoak, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2021ko uzt. 22a, 08:30

Aste honetako ALEAn, 291. zenbakian, Euskal Armadan ibilitako Aking Chan brigadista txinatarraren inguruko ikerketa, Lourdes Oñederra euskaltzaina eta Kilker Mobility enpresako Xabi Borinaga. Horrez gain, edukiz beterik dator astekaria.

  • Erreportaje nagusia: Txinatar bat Euskal Armadan. Begoña Ariznabarreta (Soraluze, 1953) Luis Ariznabarreta Espilla milizianoaren alaba da, eta iaz ikerketa abiatu zuen aitak gerran lagun izan zuen Aking Chan brigadista txinatarraren ondorengoak topatzeko. Hamar hilabetean, fruituak eman ditu eta, bide batez, sakonago ezagutu ditu aita eta gerra.
  • Elkarrizketak:
    • Lourdes Oñederra, euskaltzaina: "Euskaltzaindia ez da matxista, baina bada matxistarik". Erretiroa hartuta badago ere, agenda arazoak ditu oraindik Lourdes Oñederra fonologialariak. Euskaltzaindiko ahoskera-batzordeko buruak hilabete osoko oporraldia hartuko du "aspaldiko partez", baina tartea atera du ALEArekin hitz egiteko.
    • Xabi Borinaga, Kilker Mobility enpresako sortzailea: "Merkatuko patinete elektriko ia gehienak jostailuak dira". Ikuspegi jasangarriarekin diseinatutako patinete elektrikoak sortzen ditu Kilker Mobilityk, seguruagoak eta bizitza erabilgarri luzea dutenak.
  • Gaurkotasuna:
    • Garoña ingurua, ekimenen zain
    • Tubacexek berriz onartuko ditu langileak
    • Astekoak laburrean: txertaketa, Urmuga, erasoa Faiduko baselizari, Babestu maite duzun mendia dinamika, Hego Euskal Herriko lehen hidrogeno trena...
  • Hamaika Saltsa:
    • Sorgintzari, begirada berria. Duela hainbat urte Enrique Etxazarra ikertzaileak sorginen inguruko zenbait "mito eta topiko" gezurtatu zituen Crónicas de brujería liburuan. Deskatalogatuta zegoen arren, orain berrargitaratu dute.
    • Puntako teknologia da talde lana. Gasteizko Koldo Mitxelena BHIko ikasleek CanSat lehiaketaren finalean parte hartu dute, satelite txiki batekin. Garaipena eskuratu ez badute ere, maleta ezagutzez eta ilusioez beterik ekarri dute bueltan.
    • David Manganaren kolaborazioa: Aldeesanak.
  • Beste gaiak:
    • Iritzia: Irati Marañon, Venezia.
    • Gutunak
      • Kultura eskaintza Salburuan: non dago oreka?, Sarburu Kultur Elkartea, Salburua-Burdinbide Auzo Elkartea eta Larkaiate Auzo Elkartea.
      • SOS Kuba?, Iñaki Etaio Askapenako militantea.
    • Iruditan: Blusena izan aurretik, nekazariena zen jaia
    • Sarean: #Tubacex
    • Zozketak: ALEAren bi material sorta eta Oinarri tailer okupazionalaren telazko bi poltsa.
    • Euskararen Agenda

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago