Bi adin tarteak 16-30 urte bitartekoa eta 30 urtetik gorakoa izango dira. Adin tarte bakoitzeko irabazleak aukeratzeko epaimahaia Oihaneder Euskararen Etxeko teknikari batek, Arte eta Lanbide Eskolako irudi saileko irakasle batek, Gauekoak aisialdi programako kide batek eta Alea komunikazio taldeko kide batek osatuko dute.
Argazki bakarra eta euskarazko azalpena kategoria
- Go-Pro motako kamara + Parral jatetxean bi lagunentzako bazkaria (2 sari).
- Go-Pro kamara + Museo del Organo jatetxean 2 lagunentzako bazkaria (2 sari).
Bost argazki eta azalpen testua kategoria
- Azala landetxean gau bateko egonaldia gosariarekin eta Candido Besa upategian lau lagunentzako bisita eta ardo dastaketa.
- Goikuri landetxeko apartamentuan gau bateko egonaldia eta Artepanen bi lagunentzako gosaria eta produktu sorta.
- Azala landetxean gau bateko egonaldia gosariarekin eta Artepanen bi lagunentzako gosaria eta produktu sorta.
- La Leze kobazuloko jaitsiera bi lagunentzat Inguru Abenturarekin eta Candido Besa upategian lau lagunentzako bisita eta ardo dastaketa.
Epaimahai honek argazkiaren originaltasuna zein kalitate artistiko eta teknikoa, gaiarekiko lotura eta bidaiaren inguruko azalpena kontuan hartuko ditu irabazleak aukeratzeko irizpide bezala.