Erreskate txakurrak, Ainhoa Georgina zaldizaina eta frantsesen altxorra, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2021ko uzt. 1a, 08:30

Aste honetako ALEAn, 288. zenbakian, Arabako erreskate txakurren taldea, Ainhoa Georgina Delika zaldizaina, frantsesen altxorra eta Alejandro Salcedo Dulantziko sukaldaria. Horrez gain, edukiz beterik dator astekaria.

  • Erreportaje nagusia: Bidean da Araban erreskate txakurren taldea. Erreskaterako eta salbamendurako txakurren talde bat martxan jarri dute Gaubean Yina Romok eta Nagore Ortizek. Kirol jarduera batetik abiatu dira Arabakoa izateko asmoa duen taldea sortzeko, eta astean birritan entrenatzen dute. Estitxu Ugarteren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Ainhoa Georgina Delika, Australiako hipika selekzioko zaldizaina: "Nire lana zaldia belarri puntetatik buztanera perfektu egotea da". Zaletasuna ogibide bihurtu du Ainhoa Delikak: Andrew Hoy zaldiko australiarraren zaldizaina izateko kontratatu berri dute, lau urterako. Tokioko Olinpiar Jokoetara joateko tramiteetan sartuta dago buru-belarri, denboraren kontra; Brexit-a zailtzen ari da prozesu hori guztia.
    • Alejandro Salcedo, Dulantziko sukaldaria: "Niretzat gastronomia ez da jana eta edana bakarrik". Sukaldeak hankaz gora jarri ditu denbora gutxian Alejandro Salcedok (Dulantzi, 1994). Basque Culinary Centerreko bigarren promozioan ikasitakoa, azken hilabeteetan EatyJet proiektua jarri du martxan, modu berezi batean munduko sukaldaritza inguru hauetara dakarren egitasmoa.
  •  
  • Gaurkotasuna:
    • Trans aldarria, E28ko mobilizazioen erdigunean
    • Arabako Mendiak Askek sinadura andana jaso ditu bere alegazioetan
    • Herrandarren kalea oinezkoentzat
    • Astekoak laburrean: Ekorako saihesbidea, Villosako zubi berria, Pintxoaren Astea, Organo Jaialdia, mugikortasuna Agurainen, Zaballako mintzategiak matxuratuta, TSK enpresaren biomasa zentral termikoa Boli Kostan...
  • Hamaika Saltsa:
    • Urrira arte agurtu dute Auzoko egitasmoa
    • Erreportajea: Frantsesek utzi zutena, amets. 1813an, Gasteizko Bataila deitutakoan, soldadu frantsesak estu eta larri ibili ziren, eta, alde egitean, beraiekin zeramaten altxorra atzean utzi zuten. Altxor horrek mota guztietako espekulazioak eta ametsak eragin ditu.
  • Beste gaiak:
    • Iritzia: Txema Ramirez de la Piscina, Doris; eta Babestu Elkartearen gutuna, Emilio Solak arrazoia eman digu.
    • Iruditan: Guardian, erritmoa berreskuratzen
    • Zozketak: Izaroren kontzertua eta Errigorako saskia
    • Euskararen Agenda

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago