Iraun eta Bikain kirol proiektuak eta EH Bilduko Felix Gonzalez, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2021ko eka. 24a, 09:30

Aste honetako ALEAn, 287. zenbakian, pandemian sortutako Iraun Gasteiz eta Crossfit Bikain kirol proiektuen inguruko erreportajea eta EH Bilduren Gasteizko udal taldeko bozeramaile Felix Gonzalezi elkarrizketa. Horrez gain, edukiz beterik dator astekaria.

  • Erreportaje nagusia: Bikaintasuna helburu, osasungarri iraun. Bizi dugun osasun pandemiak jende askoren errutinak aldatu ditu, bizitzak hankaz gora jarri eta 180 graduko bira jasan du lehenago geneukan egunerokotasunak. Horren adibide dira Iraun Gasteiz eta Crossfit Bikain proiektuetako gazteak. Marta Sendiuren erreportajea.
  • Elkarrizketa: Felix Gonzalez San Vicente, EH Bilduren Gasteizko udal taldeko bozeramailea: "Nola edo hala, ezker eraldatzailea islatu beharko da Udalean". Gonzalezen esanetan, Urtaranek zuzendutako kabinetea, gero eta gehiago, eskuineko politiken alde lerrokatzen ari da, gehiengo sozialak bestelako politika sozialak eskatzen dituen arren. Horren aurrean, proposamen zehatzak mahai gainean jarri ditu zinegotziak. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Gure bazterrak: Menoion, larre berdeen artean. Menoion, mendizaleek, behiek eta aurpegi beltzeko latxa ardiek larreak partekatzen dituzte. Bertan dago Aiarako zaindari Etxaurrengo Andra Mariaren baseliza, Gorobel mendilerroko zelatari. Estitxu Ugarteren erreportajea.
  • Aktualitatea:
    • Gizartea: Zaintza eredu berriaren beharra. Babestu elkartearen mobilizazioa eta Gizarea, Diputazioaren proiektu pilotua.
    • Astekoak laburrean.
  • Hamaika Saltsa:
    • Gasteiz Sleep Smart City proiektua, ondo lo egiteko ahaleginetan.
    • Belar Sounds jaialdia, udako asteburuak lorategian
    • Korterraza Araba, plazak hartzeko irrikaz
    • Zinema: Ixone Santamaria (zinea.eus), Zumiriki
  • Beste gaiak:
    • Iritzia: Oier Llinas, Normaltasunerantz; eta Cira Crespo, Euskara eta ni
    • Iruditan: Ekaitzak baditu milaka aurpegi
    • Euskararen Agenda
    • Zozketak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago