Zaballako espetxea, eskola publikoa eta txakurtegiko sexu erasoak, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2021ko eka. 10a, 08:30

Aste honetako ALEAn, 285. zenbakian, Zaballako espetxearen inguruko erreportajea, EHIGEko Lurdes Imazekin solasaldia eskola publikoaren egoeraren inguruan eta Nuria Perez-Carcamo Apasos elkarteko presidenteari elkarrizketa. Horrez gain, edukiz beterik dator astekaria.

  • Erreportaje nagusia: Hamarkada bat, eskatutako bidetik urrunduz. Araba kartzela 2011. urtean inauguratu zuten. Azpiegitura berriekin hobekuntzaren bat egin bada ere, preso dauden pertsonen isolamenduan sakondu duela hausnartu dute hainbat elkartek, gizarteratzearen aldeko eredu baten alde egin beharrean.
  • Elkarrizketak:
    • Lurdes Imaz, EHIGE gurasoen elkarteko koordinatzailea: "Ez da normala hezkuntza sistema bitan banatuta izatea". EAEko hezkuntza politikak "itunpeko sarea indartzeko" egin direla esan du Imazek. Eusko Jaurlaritzak aurreikusten duen hezkuntza lege berriak eskola publikoa sistemaren ardatzean kokatzeko eta segregazioaren arazoa konpontzeko balio behar duela esan du, "bestela ez du zentzurik".
    • Nuria Perez-Carcamo, Apasos elkarteko presidentea: "Protokoloak aktibatu ordez, gu isilarazten saiatu da Udala". Apasos Animalien Babeserako Elkarteko presidenteak gogor kritikatu du Gasteizko Udalak izandako jarrera, Armentiako txakurtegian ustez izandako sexu-erasoen aurrean.
  • Aktualitatea:
    • Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko ekimena
    • Olarizu hustu du Gasteizko Udalak
    • Astekoak laburrean
  • Hamaika Saltsa:
    • Ihana Iriondo, beldurrik gabeko ametsak
    • Arte Vital lehiaketa, talentu berrien uzta aretora
    • Aurten bai, bueltan da Jazzaldia
    • Zinema: Ixone Santamaria (zinea.eus), First Cow
    • Sexualitatea: Emaize, Ikusezinak
  • Beste gaiak:
    • Iritzia: Iñaki Lazkano, Artxipielagoak
    • Gutuna: Itxaso Viñe (Errekaleor Bizirik), Alkate Jauna...
    • Sarean: #Selektibitatea
    • Iruditan: Basterretxearen Araba agertu da
    • Euskararen Agenda
    • Zozketak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago