Autodeterminazioaren alde, Arabatik igaro da Saharar Herriaren Askatasunaren Martxa

Erredakzioa 2021eko ekainaren 7a

Saharako emakumeak Olarizu mendiaren igoeran, larunbatean. / @SaharaElkartea

Dagoeneko Araba atzean utzi du Saharar Herriaren Askatasunaren Martxak, baina asteburuan zehar ekitaldi ugari antolatu dituzte Aiaraldean eta Gasteizen, Saharako gatazka konpontzeko autodeterminazio erreferenduma eskatuz.

Euskal Herriko zenbait herri zeharkatu ostean, Saharar Herriaren Askatasunaren Martxa larunbatean iritsi zen Gasteizera. Igandeko ekitaldien aurretik, Olarizu mendira igo ziren dozenaka herritar.

Larunbatean ere, dozenaka lagun mobilizatu ziren Laudion eta Amurrion. Besteak beste, kotxe karabana batek zeharkatu zituen eskualdeko errepide nagusiak. Laudioko Herriko plazatik abiatu zuten protesta ekimena 12:00etan, eta Amurrioko Juan Urrutia plazan ere elkarretaratzea egin zuten.

Igandean, berriz, Arabako mobilizazio nagusia abiatu zen Gasteizko Bilbo plazatik. 11:00etan, ehunka herritarrek hiriburuko kaleak jai giroan gurutzatu zituzten. Goizeko ekitaldiaren ondoren, martxaren erreleboa Gaztela eta Leonek hartu zuen, eta hori irudikatzeko, auto karabana bat antolatu zuten 16:45ean, Mariturriko Bulebarretik Miranda Ebrora.

Aiaraldea

 

Olarizu (Gasteiz)

BIDEOA: Iñaki Lazkano

 

Gasteiz

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago