Igandeko ekitaldiaren aurretik, Olarizu hartu du Sahararen aldeko martxak

Erredakzioa 2021ko eka. 6a, 10:31

Araba atzean utzi aurretik, Sahararen Askatasunaren aldeko martxak ekitaldi ugari antolatu ditu asteburuan zehar.

Asteburuan zehar ekimen ugari gauzatzen ari dira Saharako Herriaren Askatasunaren Martxa mugimenduaren baitan. Mugimendu honen bitartez, Saharako gatazka konpondu eta autodeterminazio eskubiderako erreferenduma onartu dadila eskatu nahi dute.

Euskal Herriko zenbait herri zeharkatu ostean, Sahararen Askatasunaren aldeko martxa larunbatean iritsi zen Gasteizera. Olarizu hiribidetik abiatuta, Olarizu mendira antolatutako igoeran parte hartzeko deia egin zieten herritarrei.

Igandean berriz, Arabako ekitaldi nagusia burutuko da. Bilbo plazatik abiatuta, 11:00etan, Arabako hiriburuko kaleak jai giroan gurutzatu nahi dituzte antolatzaileek. Goizeko ekitaldiaren ondoren, martxa hauen erreleboa Gaztela-Leonek hartuko du eta hau irudikatzeko, igandean bertan, 16:45ean, Mariturriko bulevarretik Miranda Ebrora auto karabana bat antolatuko dute.

Bideoaren egilea: Iñaki Lazkano

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide