Astean behin, asmatu gertukoa: finala

Arabako ALEAk lehiaketa berri bat jarri du abian, gertuko ekoizleak zein produktuak ezagutarazteko eta gure lurraldea hobeto ezagutzeko: Astean behin, asmatu gertukoa.

Azken hilabeteetan, ostegunero hamar galdera plazaratu ditugu, eta astero sari bat banatu dugu galdera guztiak asmatu dituzten lagunen artean. Iritsi da lehiaketaren denboraldiaren amaiera, azken galdera sorta, finala.

Oraingoan hamabost galdera izango dira, eta banatutako saria ere zabalagoa izango da.

Aste honetako saria:

  • Bi botila garagardo: Hop Reef Imperial IPA eta Gorritxo (Garagart - Gasteiz)
  • Bi lata garagardo: Hop Take (Saltus Brewing - Zuia)
  • Ardi gazta krema eta Idiazabal gazta zati bat (Iruri Gazta - Legutio)

Duela bi asteko irabazlea: Askoa Urzelai Bengoetxea (61 lehiakideren artean).

*Finala asteazken gauean (23:59) amaituko da, maiatzaren 19an, eta irabazlearen izena ostegunean jakinaraziko da. ALEAko lantaldetik harremanetan jarriko gara irabazlearekin, telefonoz.