Lehiaketa

Astean behin, asmatu gertukoa

Erredakzioa 2021ko urt. 29a, 07:00
Ostiralero argitaratuko ditugu galdera berriak alea.eus webgunean. / ALEA

ALEAk lehiaketa berri bat jarri du abian, gertuko ekoizleak zein produktuak ezagutarazteko eta gure lurraldea hobeto ezagutzeko: Astean behin, asmatu gertukoa. Ostiralero hamar galdera, eta astero sari bat.

Edonork izango du parte hartzeko aukera, eta lehiaketa sistema erraza izango du proposatzen dizuegun jolasak: ostiralero hamar galdera topatuko dituzue webgunean.

ALEAk bere egunerokoan egiten duen lanarekin lotutako galderak izango dira, eta gai askotarikoak jasoko ditugu:

  • ALEAk argitaratu izan dituen edukiak, hemeroteka zein aktualitatekoak
  • Bertako gastronomia
  • Arabako geografia
  • Euskalgintzako eragile ezberdinen jarduna
  • Lurraldeko historia
  • Gure herrietako jai eta ospakizunak
  • Kultura
  • Euskara
  • Kirola
  • Mota guztietako jolasak

Astero sari ezberdinak izango ditugu lehian, bertako ekoizleen laguntzari esker: barazki eta lekaleak, ardoa, gazta, eztia, sagardoa, garagardo artisaua... Arabako jaki eta edari goxoak beti ere.

Aste bakoitzean zehar galdera gehien asmatzen dituenak jasoko du aste horretako saria. Berdinketarik dagoen kasuetan, erantzun zuzen gehien eman dituztenen artean zozketa bidez erabakiko da irabazlea. Aste bakoitzeko irabazlearen izena ere ostiralero jakinaraziko da, galdera sorta berriarekin batera; ALEAko lantaldetik ere harremanetan jarriko gara, telefonoz.

Adi, lehen galderak esku artean ditugu. Erakuts ezazu zuk ere ondo ezagutzen dituzula Arabako sekretuak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide