Lehiaketa

'Astean Behin' lehiaketaren finala maiatzaren 13tik aurrera jokatuko da

Erredakzioa 2021ko mai. 6a, 14:39

Maiatzaren 13tik 20ra arte luzatuko da finala. / ALEA

Astean Behin, asmatu gertukoa lehiaketak atsedenaldia hartuko du aste honetan. Ondoren, maiatzaren 13tik 20ra bitartean, denboraldi honetako finala jokatuko da: hamabost galdera eta sari ederrak irabazleentzat.

Azken asteetan, Arabako ALEAk lehiaketa berri bat jarri du abian, gertuko ekoizleak zein produktuak ezagutarazteko eta gure lurraldea hobeto ezagutzeko: Astean behin, asmatu gertukoa. Ostegunero hamar galdera, eta astero sari bat.

Astean Behin #13

Joan den asteko irabazlea Askoa Urzelai Bengoetxea izan da, 61 lehiakideren artean. Horietatik hogeik galdera guztiak asmatu zituzten, eta zozketa bidez aukeratu da irabazlea:

Aste ona izan, eta datorren ostegunean, maiatzaren 13an, finalaren berri izango duzue.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago