Nola egin errentaren aitorpena online?

Erredakzioa 2021ko api. 7a, 10:00

Apirilaren 7tik aurrera, arabarrek gutun bat jasoko dute etxean, errenta aitorpena egiteko proposamena Rentafacil webgunean eskuragarri dagoela jakinarazteko.

Bideo honen bitartez, izapideak online egiteko jarraibideak eman ditu Aldundiak:

  1. Aktibatu ezazu zure BAK kodea, Arabako Foru Aldundiarekin kudeaketak egin ahal izateko.
  2. Rentafacil atarian saioa hasi: bertan, errenta aitorpena egiteko proposamena kontsultatu, aldatu eta onartu dezakezu, beharrezkoak diren eranskinak gehituz.
  3. Azkenik, ados bazaude, behin betiko proposamena baieztatu dezakezu.
Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago