Osasun Sailak larunbat honetan plazaratu du udalerrien ebazpena argitaratu du Osasun Sailak, eta horien artean bost udalerri arabar daude: Eltziego, Elvillar, Iruña Oka, Urkabustaiz eta Zigoitia. Osasun Sailak plazaratutako azken datuen arabera, ostiralean honako intzidentzia tasa metatua dute bost udalerri horiek:
- Eltziego: 2.028,99
- Elvillar: 1.420,45
- Iruña Oka: 863,51
- Urkabustaiz: 620,69
- Zigoitia: 468,66
Zeintzuk dira ezarriko diren neurriak?
LABIren azken bileraren ostean, hainbat neurri ezarriko dira EAEn Aste Santurako. Eusko Jaurlaritzak astelehenetik aurrera ezarriko duen neurri nagusia honakoa da: intzidentzia tasa metatua 400 kasutik gorakoa den udalerrietan eta lurraldetan konfinamendu perimetrala ezarriko da; baita 5.000 biztanletik beherako udalerriak, egoera epidemiologikoaren ondorioz Osasun Sailak hala erabakitzen badu.
Konfinamendu perimetrala gainditzeko salbuespenetako bat izango da Aste Santuan gaua igarotzeko erreserba bat egiaztatzea. Hori bai, erreserba ostiral honetara arte egindakoa izan beharko da, eta hartutako ostatua apirilaren 1etik 11ra bitartekoa. Horrez gain, udalerri mugakidera joateko aukera izango da erosketak egiteko edota aire zabaleko kirola egiteko.
Horrekin batera, udalerri edo probintzietan ostalaritza eta kirolari eragingo dieten hainbat neurri ezarriko dira; besteak beste:
- Ostalaritzako establezimenduen barrualdeko ordutegia murriztea: 6:30etik 9:30era, gosarietarako; eta 13:00etatik 16:30era, bazkarietarako.
- Joko areto zein apustu-etxeetan, ostalaritza zerbitzua soilik barrualdean eskaini ahal izango da, aipatutako ordutegian bakarrik.
- Eremu itxietan egiten diren kirol jardueretan lau pertsonako muga ezartzea; kirol federatu zein profesionalean izan ezik. Dutxak eta aldagelak ezin izango dira erabili, igerilekuetan izan ezik; kasu horietan, edukiera %35ekoa izan beharko da, eta dutxak bakarka erabili beharko dira.
Araba eta Gasteiz, Aste Santuan libre
Halaber, ostiraleko datuen arabera, Arabako intzidentzia tasa 304,66koa da, eta Gasteizkoa 319,65ekoa. Datorren astean zehar gaindituko dute 400eko intzidentzia; beraz, seguru asko, neurri horiek ez diete eragingo Aste Santuan.
Intzidentzia tasa metatua gainditzen duten udalerrien edo lurraldeen ebazpena astelehenero argitaratuko du Osasun Sailak. Hala ere, lehenengoa larunbat honetan plazaratuko du, neurriak astelehenean indarrean sar daitezen. Eta bigarren ebazpena apirilaren 6an, asteartean, argitaratuko da, bezpera jai eguna delako.
Araba eta Gasteiz datorren astean zehar gaindituko dute 400ko intzidentzia. Beraz, lurralde osoaren eta hiriburuaren kasuan, ziurrenik, apirilaren 6ko ebazpenaren ostean ezarriko dira neurri berriak.
Etxeko topaketak debekatuta
Azkenik, Lurralde Arteko Kontseiluan erabaki eta Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratutakoaren arabera, bizikideak ez diren pertsonen arteko topaketak debekatuta daude eremu pribatuan, martxoaren 26tik apirilaren 9ra bitartean.