Hiru kanta Aberri Eguna ospatzeko

Erredakzioa 2021ko mar. 22a, 14:14

Apirilaren 4an ospatuko den Aberri Egunerako aurrerapen bideo bat plazaratu du Euskal Herria Batera ekimenak. 12:30ean, Gernikako Arbola, Txoria Txori, eta Ikusi Mendizaleak abestuko dira plazetan, 30 bat artistak gidatutako saio baten laguntzarekin.

Euskal Herria Batera herri ekimenak apirilaren 4an, 12:30ean, emitituko duen streaming seinalean, Euskal Herri osoko 30 artista inguruk parte hartuko dute: besteak beste, Nerea Loron La Furia, Dorleta Kortazar, Mirari Martiarena, Iker Villa, Mattin Rafu Ruiz de Alda, Garazi Hach Embarek, Josu Camara eta Gotzon Barandiaran.

Kantatuko diren hiru abestiei dagokienez, hona hemen parte hartuko duten artisten zerrenda:

Gernikako Arbola

  • Ainhoa Tabuyo
  • Amaiur Esparza
  • Ana Bejerano
  • Antxon Valverde
  • Aritz Rementeria
  • Ekaitz Etxezarreta
  • Endika Iriso
  • Erramun Martikorena
  • Fermin Balentzia
  • Gontzal Mendibil
  • Jean Leon Indart
  • Jon Enbeita
  • Julia Jimenez, La Txula Potra
  • Iratxe Aguilera, Kai Nakai
  • Irkus Robles
  • Mikel Markez
  • Niko Etchart
  • Pantxoa Karrere
  • Peio Ospital

Txoriak Txori

  • Ane Badiola
  • Joxe Leon Amigorena
  • Irati Odriozola

Ikusi Mendizaleak

  • Xabier Solano

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide