Azken 24 orduetan 11 positibo berri atzeman ostean, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasuen langa gainditu du Laudiok. Zehazki, 501,34ko intzidentzia tasa metatua du une honetan.
Beraz, datorren asteartean ostalaritza itxi beharko du eta eskola kirola bertan behera utzi. Osasun Sailak astelehenean plazaratuko du eremu gorrian ofizialki dauden udalerrien ebazpena.
Arabako datuak
Arabako intzidentzia tasa metatuak behera egin du: une honetan 646koa da, eta azken 24 orduetan 151 positibo berri atzeman dira lurraldean. Azken eguneko joera mantenduz, lurraldeko intzidentziaren hazkundea egonkortzen edo gelditzen hasi da; horrela, pandemiaren hirugarren olatuaren balizko amaierara iristen ari garela ondorioztatu daiteke.
Kasu horietako 116 Gasteizen atzeman dira, eta intzidentzia tasa metatua 658koa da une honetan; beheranzko joera, beraz, hiribururaino ere iritsi da.
Arabako hamahiru udalerri eremu gorrian
Otsailaren 13ra arte behintzat, Arabako udalerri guztietan konfinamendu perimetrala ezarri da eta topaketak lau pertsona artekoak izan beharko dira.
Ostegun honetan udalerrien egoeraren inguruan Osasun Sailak plazaratutako azken ebazpenaren arabera, hainbat aldaketa izan dira: Berantevilla, Dulantzi eta Kripan eremu gorrian sartu dira, eta bertatik atera da Iruña Oka. Beraz, Arabako hamahiru udalerritan ostalaritza itxita eta eskola kirola etenda mantenduko da, ostiraletik asteartera behintzat. Aurreikusi daitekeenez, asteartean Laudio batuko zaie.
Honako hauek dira une honetan eremu gorrian dauden udalerri arabarrak, intzidentzia tasa altua dela eta:
- Agurain (5.000 biztanle baino gehiago): 859,33
- Gasteiz (5.000 biztanle baino gehiago): 658,64
- Bastida: 1.089,05
- Berantevilla: 1.603,21
- Dulantzi: 509,55
- Donemiliaga: 1.101,93
- Ekora: 3.745,32
- Erriberabeitia: 936,91
- Guardia: 2.411,99; alkateak auto-konfinamendurako deia egin die herritarrei.
- Kripan: 1.639,34
- Oion: 710,03
- Urkabustaiz: 1.586,21
- Zuia: 1270,11
Gainera, 5.000 biztanletik beherako beste hainbat udalerritan 500etik gorakoa da intzidentzia tasa metatua:
- Laudio (5.000 biztanle baino gehiago): 501,34
- Aramaio: 2.432,43
- Armiñon: 1.793,72
- Asparrena: 556,93
- Iruña Oka: 529,25
- Iruraiz-Gauna: 549,45
- Kuartango: 537,63
- Lantziego:
- Legutio: 545,85
- Moreda Araba: 743,49
- Okondo: 657,35
- Villabuena: 1.418,44
- Zalduondo: 1.015,23
Ospitaleen egoera
EAEko egoera orokorrari dagokionez, ostegun honetan 15.486 test diagnostiko egin ziren; horietatik 921 positiboak izan ziren (%5,9). Oinarrizko birsorkuntza tasa 0,92 da; hortaz, kutsatzeen hazkundea moteltzen ari da.
Ospitaleen egoerari eta hildakoei dagokienez, Osasun Sailaren azken datuen arabera, azken 24 orduetan:
- 95 pertsona ospitaleratu dira Covid-19aren ondorioz.
- 574 lagun daude Osakidetzako solairuetan.
- 162 pertsona ZIUan daude, Covid-19aren ondorioz larriki gaixorik.
- Guztira, 736 pertsona daude ingresatuta Osakidetzako ospitaletan Covid-19aren ondorioz.