Azken 24 orduetan 178 positibo berri atzeman dira Araban, eta intzidentzia tasa metatua 615,37koa da une honetan. Kasu horietako 130 Gasteizen atzeman dira, eta hiriburuko intzidentzia tasa metatua 633,65ekoa da une honetan.
Txagorritxu eta Santiago ospitaleen egoerari dagokionez: Covid-19a duten 98 paziente daude ospitaleratuta; 80 solairuetan eta 18 ZIUn. Kutsatze kopurua gora doa, eta, egoera horren aurrean, ZIUak indartzeko langileak prestatzen hasi dira Arabako Unibertsitate Ospitalean.
Arabako hamalau udalerri eremu gorrian
Neurri berriak astelehenean sartu ziren indarrean EAE osoan. Otsailaren 13ra arte behintzat, Arabako udalerri guztietan konfinamendu perimetrala ezarri da eta topaketak lau pertsona artekoak izan beharko dira.
Ostegun honetan, udalerrien egoeraren inguruan Osasun Sailak plazaratutako azken ebazpenaren arabera, hainbat aldaketa izan dira: Asparrena, Oion eta Urkabustaiz eremu gorrira pasa dira, eta Arratzua-Ubarrundia, Lantaron eta Lantziego irten dira. Beraz, Arabako hamalau udalerritan ostalaritza itxita eta eskola kirola etenda mantenduko da, astelehenera arte behintzat.
Honako hauek dira ostiral honetan eremu gorrian dauden udalerri arabarrak, intzidentzia tasa altua dela eta:
- Agurain (5.000 biztanle baino gehiago): 784,61
- Asparrena: 990,10
- Bastida: 1.601,54
- Berantevilla: 1.603,21
- Donemiliaga: 1.515,15
- Erriberabeitia: 936,91
- Gasteiz (5.000 biztanle baino gehiago): 633,65
- Guardia: 1.825,29
- Iruña Oka: 752,09
- Legutio: 764,19
- Oion: 482,82
- Urkabustaiz: 1.034,48
- Villabuena: 3.546,10
- Zuia: 931,41
Gainera, 5.000 biztanletik beherako beste hainbat udalerritan 500etik gorakoa da intzidentzia tasa metatua:
- Aramaio: 810,81
- Armiñon: 896,86
- Arraia-Maeztu: 819,67
- Arratzua-Ubarrundia: 772,95
- Iekora: 2.247,19
- Kuartango: 1.075,27
- Lantziego: 796,81
- Okondo: 1.232,54
- Samaniego: 829,88
- Zalduondo: 507,61
Ospitaleen egoera
EAEko egoera orokorrari dagokionez, ostegunean, 17.285 test diagnostiko egin ziren; horietatik 1.264 positiboak izan ziren (%7,3).
Ospitaleen egoerari eta hildakoei dagokienez, Osasun Sailaren azken datuen arabera:
- 86 pertsona ospitaleratu dira ostiraletik igandera, Covid-19aren ondorioz.
- 605 lagun daude Osakidetzako solairuetan.
- 140 pertsona ZIUetan daude, Covid-19aren ondorioz larriki gaixorik.
- Guztira, 745 pertsona daude ingresatuta Osakidetzako ospitaletan Covid-19aren ondorioz.
- Urtarrilaren 18tik 24ra bitartean, 89 hildako egon ziren.
- Guztira, 3.384 hildako izan dira Covid-19aren ondorioz, pandemia hasi zenetik.