Koronabirusa

Neurri berriak EAEn: udalerrien konfinamendu perimetrala eta lau pertsona arteko topaketak

Erredakzioa 2021ko urt. 25a, 08:00

LABIren Aholku Batzordearen bileran hartu dituzte erabakiak. / IREKIA

Espero zen bezala, honakoak dira astelehenetik aurrera ezarriko diren neurri berriak: EAEko udalerri guztien konfinamendu perimetrala eta lau pertsona arteko topaketak. Ostalaritza eta merkataritza orain arte bezala mantenduko dira.

Pandemiaren ondorioz EAEk bizi duen egoera kezkagarriaren aurrean, ostiral honetan izan da LABIren bilera, neurri murriztaile berriak hartzeko.

Autonomia erkidego guztien arteko Lurraldearteko Kontseiluaren bilera adostasunik gabe amaitu zen asteazkenean, eta, beraz, Osasun Ministerioak baztertu egin zuen etxeratze agindua aurreratzeko aukera. Ondorioz, gaur egun indarrean dagoen alarma egoeraren dekretuari egokitutako neurriak hartzera behartuta daude autonomia erkidegoak.

LABIren bileraren ostean, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eman du Eusko Jaurlaritzak ezarriko dituen neurri murriztaileen berri.

Honako hauek dira astelehenetik aurrera urtarrilak 25 EAE osoan indarrean sartuko diren neurriak; gutxienez 20 egunez mantendukoo dira, otsailaren 13ra arte:

Bestalde, orain arte indarrean zeuden neurri nagusiak mantenduko dira:

  • EAEren zein lurralde historikoen konfinamendu perimetrala.
  • Etxeratze agindua: mugikortasunaren muga 22:00etatik 6:00etara.
  • Merkataritza eta kultura jardueren etetea 21:00etan.
  • Ostalaritza orain arte bezala mantenduko da: itxiera 20:00etan; lokaletik etxera eramateko zerbitzua 21:00ak arte mantendu daiteke; etxeko zerbitzua 22:00ak arte.
  • Intzidentzia tasa metatua 500 kasutik gorako udalerrietan, ostalaritza itxi beharko da eta eskola kirola zein profesionala ez den taldeko kirola eten egingo da.
  • GIDA PRAKTIKOA: Zer egin daiteke Araban (eta zer ez) urtarrilaren 13tik aurrera?

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago