Arabako Auzitegiak berretsi egin du Iruña Veleiako iruzurra

Erredakzioa 2021ko urt. 28a, 13:05
Iruña-Veleia auziko ostraketako bat. / ALEA

Eliseo Gil arkeologoak eta Ruben Cerdanek epaiaren aurka jarritako helegiteak atzera bota ditu.

Arabako Probintzia Auzitegiak atzera bota ditu Eliseo Gil arkeologoak eta Ruben Cerdan ustezko fisikari nuklearrak Iruña-Veleiako aztarnategian egindako aurkikuntza faltsuen iruzurragatik ezarritako epaiaren aurka jarri zituzten errekurtsoak.

Bientzako kartzela zigorrak mantentzen dira, baina bi urte baino gutxiago dituztenez, baliteke espetxeratu behar ez izatea. Gainera, Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari 36 euroko kalte-ordaina eman beharko diete hondatutako pieza bakoitzeko.

Gasteizko Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegiak bi urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Eliseo Gili iazko urtarrilaren 10ean, iruzur-delitu jarraitu bat eta dokumentuak faltsutzeko delitu jarraitu bat egotzita, Iruña-Veleiako aztarnategian egindako aurkikuntza faltsuengatik.

Halaber, Ruben Cerdan ustezko fisikari nuklearra kondenatu zuten, aurkikuntzen ustezko benetakotasuna bermatzen zuten txostenak egin zituelako. Urtebete eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten, iruzur-delitu jarraitu batengatik, dokumentuak faltsutzearen delituarekin batera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide