Araba osoa eremu gorrian jarraitzen du asteburutik. Gainera, azken 24 orduetan, 186 positibo berri atzeman dira lurraldean, eta intzidentzia tasa metatua 591,75ekoa da une honetan. Kasu horietako 143 Gasteizen atzeman dira, eta hiriburuak dagoeneko gainditu du 600 kasuko intzidentzia tasa metatuaren langa; zehazki, 610,27koa da une honetan.
Arabako hamalau udalerri eremu gorrian
Neurri berriak astelehenean sartu ziren indarrean EAE osoan. Otsailaren 13ra arte behintzat, Arabako udalerri guztietan konfinamendu perimetrala ezarri da eta topaketak lau pertsona artekoak izan beharko dira.
Ostegun honetan, udalerrien egoeraren inguruan Osasun Sailak plazaratutako azken ebazpenaren arabera, hainbat aldaketa izan dira: Asparrena, Oion eta Urkabustaiz eremu gorrira pasa dira, eta Arratzua-Ubarrundia, Lantaron eta Lantziego irten dira. Beraz, Arabako hamalau udalerritan ostalaritza itxita eta eskola kirola etenda mantenduko da, astelehenera arte behintzat.
Honako hauek dira, oraingoz, eremu gorrian dauden udalerri arabarrak, intzidentzia tasa altua dela eta:
- Agurain (5.000 biztanle baino gehiago): 859,33
- Asparrena: 1.175,74
- Bastida: 1.729,66
- Berantevilla: 1.202,40
- Donemiliaga: 1.515,15
- Erriberabeitia: 936,91
- Gasteiz (5.000 biztanle baino gehiago): 610,27
- Guardia: 1.564,54
- Iruña Oka: 779,94
- Legutio: 655,02
- Oion: 511,22
- Urkabustaiz: 896,55
- Villabuena: 3.546,10
- Zuia: 804,40
Gainera, 5.000 biztanletik beherako beste hainbat udalerritan 500etik gorakoa da intzidentzia tasa metatua:
- Armiñon: 1.345,29
- Arraia-Maeztu: 819,67
- Arratzua-Ubarrundia: 772,95
- Kuartango: 1.344,09
- Lantziego: 1.460,82
- Okondo: 1.314,71
- Samaniego: 829,88
Ospitaleen egoera
EAEko ospitaleen egoera orokorrari dagokionez, datuak gero eta kezkagarriagoak dira. Asteazkenean, 15.498 test diagnostiko egin ziren; horietatik 1.273 positiboak izan ziren (%8,2).
Ospitaleen egoerari eta hildakoei dagokienez, Osasun Sailaren azken datuen arabera:
- 94 pertsona ospitaleratu dira ostiraletik igandera, Covid-19aren ondorioz.
- 570 lagun daude Osakidetzako solairuetan.
- 137 pertsona ZIUetan daude, Covid-19aren ondorioz larriki gaixorik.
- Guztira, 707 pertsona daude ingresatuta Osakidetzako ospitaletan Covid-19aren ondorioz.
- Urtarrilaren 18tik 24ra bitartean, 89 hildako egon dira.
- Guztira, 3.384 hildako izan dira Covid-19aren ondorioz, pandemia hasi zenetik.