Araba osoa eremu gorrian jarraitzen du asteburutik. Azken 24 orduetan, 179 positibo berri atzeman dira lurraldean, eta intzidentzia tasa metatua 571,46koa da une honetan. Kasu horietako 127 Gasteizen atzeman dira, eta intzidentzia tasa metatua 585,28koa da une honetan.
Arabako hamalau udalerri eremu gorrian
Neurri berriak astelehenean sartu ziren indarrean EAE osoan. Otsailaren 13ra arte behintzat, Arabako udalerri guztietan konfinamendu perimetrala ezarri da eta topaketak lau pertsona artekoak izan beharko dira.
Bitartean, Osasun Sailaren azken ebazpenaren arabera, Arabako hamalau udalerritan ostalaritza itxi eta eskola kirola eten egin da. Bihar, ostegunean, udalerrien inguruko ebazpen berria plazaratuko du Osasun Sailak. Honako hauek dira, oraingoz, eremu gorrian jarraitzen duten udalerri arabarrak, intzidentzia tasa altua dela eta:
- Agurain (5.000 biztanle baino gehiago): 765,93
- Arratzua-Ubarrundia: 772,95
- Bastida: 1.729,66
- Berantevilla: 1.202,40
- Donemiliaga: 1.652,89
- Erriberabeitia: 624,61
- Gasteiz (5.000 biztanle baino gehiago): 585,28
- Guardia: 1.434,16
- Iruña Oka: 891,36
- Lantaron: 423,28; aurreikusi daitekeenez, eremu gorritik aterako da ostegunean.
- Lantziego: 1.726,43
- Legutio: 818,78
- Villabuena: 4.609,93
- Zuia: 762,07
Gainera, 5.000 biztanletik beherako beste hainbat udalerritan 500etik gorakoa da intzidentzia tasa metatua:
- Armiñon: 2.690,58
- Arraia-Maeztu: 819,67
- Asparrena: 1.547,03
- Kuartango: 1.344,09
- Okondo: 1.150,37
- Samaniego: 829,88
- Urkabustaiz: 620,69
Ospitaleen egoera
EAEko ospitaleen egoera orokorrari dagokionez, datuak gero eta kezkagarriagoak dira. Asteartean, 15.837 test diagnostiko egin ziren; horietatik 1.104 positiboak izan ziren (%7).
Ospitaleen egoerari eta hildakoei dagokienez, Osasun Sailaren azken datuen arabera:
- 89 pertsona ospitaleratu dira ostiraletik igandera, Covid-19aren ondorioz.
- 560 lagun daude Osakidetzako solairuetan.
- 134 pertsona ZIUetan daude, Covid-19aren ondorioz larriki gaixorik; duela bi aste baino 50 bat gehiago.
- Guztira, 694 pertsona daude ingresatuta Osakidetzako ospitaletan Covid-19aren ondorioz.
- Urtarrilaren 18tik 24ra bitartean, 89 hildako egon dira.
- Guztira, 3.384 hildako izan dira Covid-19aren ondorioz, pandemia hasi zenetik.