Arabako osasun egoerak okertzen jarraitzen du. Intzidentzia tasa metatuaren hazkundea kezkagarria da: azken 24 orduetan, 132 positibo berri atzeman dira Araban, eta intzidentzia tasa metatua 393,69koa da une honetan. Hiriburuan, Gasteizen, 389,38koa da, eta eremu gorritik kanpo mantentzen da, oraingoz.
Gaurtik aurrera, lurraldeko zortzi udalerri konfinatuta daude, eta intzidentzia tasa metatuak gora egiten jarraitzen du guztietan:
- Agurain: 728,56
- Arratzua-Ubarrundia: 1.062,80
- Asparrena: 2.846,53
- Bastida: 704,68
- Donemiliaga: 1.928,37
- Guardia: 977,84
- Lantziego: 1.992,03
- Villabuena: 4.609,93
Bitartean, Agurain, Asparrena eta Donemiliagako baheketa masiboak 28 positibo atzeman ditu, egindako 4.029 proben %0,69; bitartean, EAEko positibotasun-tasa %8,3koa da, asteleheneko datuen arabera. Urtarrilaren 13tik 16ra bitartean deitutako herritarren %63,13 joan da PCR proba egitera.
Gainera, 5.000 biztanletik beherako beste hainbat udalerri txikitan 500etik gorakoa da intzidentzia tasa metatua:
- Armiñon: 1.793,72
- Arraia-Maeztu: 546,45
- Artziniega: 1.308,22
- Iruña Oka: 557,10
- Kuartango: 806,45
- Lantaron: 634,92
- Okondo: 986,03
- Mañueta: 1.246,11
- Navaridas: 500,00
EAEko egoera orokorrari erreparatuz, astelehen honetan 10.755 test diagnostiko egin ziren, eta, horietatik, 894 positiboak izan ziren; hau da, emaitza positiboak %8,3 izan ziren. Ospitaleen egoerari dagokionez, Osasun Sailaren azken datuen arabera:
- 82 pertsona ospitaleratu ziren atzo Covid-19aren ondorioz.
- 448 lagun daude Osakidetzako solairuetan.
- Covid-19a duten 96 pertsona ZIUetan daude.
- Guztira, 544 pertsona daude ingresatuta Osakidetzako ospitaletan.