Forqué saria irabazi du Patricia Lopez Arnaizek

Erredakzioa 2021ko urt. 17a, 09:19
Patricia Lopez Arnaiz, Forqué saria eskuan. / Premios Forqué

'Ane' pelikulan egindako lanagatik saritu dute aktore gasteiztarra

Emakumezko aktore onenaren Forqué saria jaso du Patricia Lopez Arnaizek (Gasteiz, 1981), David Perez Sañudoren 'Ane' pelikulan egindako lanagatik. Andrea Fandos (Las niñas), Kiti Manver (El incoveniente) eta Candela Peñarekin (La boda de Rosa) izan du lehia Espainiako zinemaren sarien 26. edizioan.

Lopez Arnaizek zuzendariari eta Marina Pares gidoigileari eskertu nahi izan die egindako lana, eta pelikula hari eskaini izana: "Aktore batentzat pozik handiena gidoi on bat jasotzea da, eta horregatik haiei eskeini nahi diet sari hau".

Lide (Lopez Arnaiz) Gasteizen bizi den ama banandua da. Etxebizitza batzuk desjabetu direnean istiluak izan dira auzoan, eta Ane alaba nerabeak ez duela gaua etxean igaro jakingo du. Haren bila hastea erabakiko du protagonistak. Patricia Lopez Arnaizekin batera, pelikulan, besteak beste, Mikel Losada, Jone Laspiur, Nagore Aranburu eta Aia Kruse aktoreek ere parte hartu dute.

 

Erlazionatuak

'Ane'

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Santamaria Vidan 2020 aza 13 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide